Formagabeko ezagutza-formak
Denbora osa(gabe)tzearen ondoren. Goran Sergej Pristaš*
by
Althusser denboran atzeraka begira dago. Osatu gabeko lanaren diskurtso isila, zabalik dagoen lanari aurrez aurre jarrita, denboran agertzen da, eta ez lekuan, laburbiltze baten itxuran azaltzen da. Izan ere, Althusser hizpide hartuta, antzerkiaren helburua “mugitzen ez dena mugiaraztea” bada, mundu mitikoaren “irudipenezko kontzientziaren betiereko esfera” abian jartzea, orduan, antzezlana, azken batean, hauxe da: ikuslearen baitan kontzientzia berria sorraraztea, garatzea, “kontzientzia osagabea, beste edozein kontzientzia bezala, baina izaera osagabe horrexek mugiarazia, lortutako distantzia horrexek, abian dabilen kritika-lan agorrezin horrek higitua. Azken batean, antzezlanean ikusle berria sortzen da, antzezpena amaitzen den tokian agertzen den aktorea. Antzezlana osatzea beste xederik ez duen aktore horrek, baina bizitzan osatu behar du”. Antzezlanaren osaera ondoren hasten da, gogoeta berankor edo ondoko hausnarketa baten gisa.
*Pristašek Louis Althusser-en bi testu hauek irakurtzeko proposamena egin digu: “Sobre Brecht y Marx” (1968) eta “El ‘Piccolo’, Bertolazzi y Brecht (Notas acerca de un teatro materialista)” (1967). Testu horiek jaso nahi badituzu, idatz iezaguzu helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org
Goran Sergej Pristaš. Antzerkigilea eta BADco performance-taldeko kidea eta sortzaileetako bat da. Irakasle elkartua da Zagrebeko Unibertsitateko Arte Dramatikoko Akademian. Zagrebeko Arte Dramatikoko Zentroko (CDU) programazioaren koordinatzailea izan zen, 1995 eta 2007. urteen artean. Arte performatiboei buruzko Frakcija aldizkariaren lehen argitaratzaile-burua izan zen, 1996. eta 2007. urteen artean. 2013an, hau argitaratu du, Bojana Cvejiærekin batera: Slalom paraleloa. Lerratu gabeko poetiken lexikoa, TkH, Belgrad / CDU, Zagreb. Zagreb – Cultural Kapital of Europe 3000 proiektuaren abiarazleetako bat da. Bere proiektuekin eta elkarlanekin (BADco, Frakcija), jaialdi eta biltzar askotan hartu du parte, baita 2011ko Veneziako Bienalean, Documenta 12 erakusketan eta ARCOn ere.
*“Formagabeko ezagutza-formak” saio hau Azala espazioarekin elkarlanean egingo dugu, Goran Sergej Pristašek “Ikuslearen heriotza” izeneko ikerketa laborategia gidatuko baitu Azalan, 2013ko uztailaren 3tik 4ra arte.