“Bostgarren ikasgaia: Nola ikertu aktore-sarearen teoriatik abiatuta?/ Aktore-sarearen teoria eta hipotesi ontologikorik eta gomendio metodologikorik gabeko ikerketaren erronka.” Francisco Tiradoekin seminarioa.

by

10:30-etatik 13:00-tara.

Ziurrena, aktore-sarearen teoria da azken hiru hamarkadetan eragin akademiko gehien izan duen proposamen soziologikoa. Alde batetik, ikusten dugunez, gizarte-zientzien arloan onarpen gehien izan duen paradigma soziologikoa da bera. Hala, bada, adierazle bibliometriko guztietan, Bruno Latour edo Michel Callon bezalako egileak agertzen dira, Giza Zientzien esparruan gehien aipatutako adierazleetako bi baitira. Pierre Bourdieu edo Anthony Giddens bezalako klasikoak baino askoz aurrerago daude. Bestetik, esan dezakegu paradigma akademiko hori dela diziplinetako mugak gaindituz bizkorren eta erraztasun gehiagoz zabaldu dena, eta psikologia, ekonomia, demografia, arkitektura, artea edo politologia bezalako arlo desberdinetatik arinen hedatu dena. Alabaina, teoria honek erronka edo oztopo handi bat du: ikerkuntzako jarduera abiaraztea. Aktore-sarearen teoria era esplizituan definitzen da gizarteko aldaketa ikertzeko lanabes-tresna gisa eta egitate enpirikoan sakon errotutako lan-ikuspegi gisa. Baina, paradoxikoki, ez du argibiderik ematen jarduera hori eraginkor bihurtzeko. Ildo horretan, hauek dira teoria honek dituen ezaugarrietako batzuk: a) ez du teoria berezi baten alde egiten azterketa egiteko, eta b) ez du azterketa egiteko metodoei buruzko literaturarik.

Ildo horretan, tailerrean gakoak eskaini nahi ditugu, teoria honetatik abiatuta nola ikertu ulertzeko. Berriz aztertuko dugu zein landa-lan mota egin daitekeen bere koordenatuetatik abiatuta, nola aurkeztu bere kontakizunak eta azalpenak, eta nola kontzeptualizatu datuak jasotzeko ekintza.

Francisco Tirado Gizarte Psikologiako irakasle titularra da Bartzelonako Universitat Autònoma-n, eta GESCIT (Grup d’Estudis Socials en Ciència i Tecnologia) taldeko kide sortzaileetako bat da. Ikerkuntzan dituen interesak hiru esparru handi hartzen ditu barne: a) zientzia eta teknologiako gizarte-azterketak; b) botere-harremanak eta ekintza politikoa ingurune soziotekniko berrietan; eta c) biopolitika eta medikuntza. Argitalpen hauek atera ditu, besteak beste: Francisco Tirado: Los objetos y el acontecimiento. Teoría de la socialidad mínima. Bartzelona: Amentia Editorial; Franciso Tirado eta Miquel Domènech (arg.): Lo social y lo virtual. Nuevas formas de control y transformación social. Bartzelona. Editorial UOC; Ana Gálvez eta Francisco Tirado: Sociabilidad en pantalla. Bartzelona: Editorial UOC.