UDAKO SOLSTIZIOA: AINIZE SARASOLA + SAGUXAR

by

Ostirala, 2026ko ekainaren 26a, 19:30etatik – 22:00etara
19:30: Ainize Sarasola: Dana Batea. Erakusketaren inaugurazioa.
20:30: Saguxar: Ametsen ehundurak. Kontzertua.
Udako Solstizioa Bulegoa z/b-k antolatutako uda hasierako ospakizuna da.

AINIZE SARASOLA: DANA BATEA
Eztakit zuei pasatzeu zaizuen, baina nik behintzat mila gauza pentsatzeitut DANA BATEA. Scrolling infinito bat eukiko banuke bezela buru barrun. Gai batetik bestea jute naiz, askotan zentzu handiyik gabe. Drama haundinetik pentsamendu superfizialenea pasatzen. Burua zentrifugado programan instalatuta banekake bezela… Bueno piskat hontaz dijuan erakusketa, baino beste kualidade bat be badaka. Mmmmmm… nola azaldu ahalko nuke. Adibidez kaletikan pasiatzen zuazenen eszena desberdinak ikusteituzunen bezela. Ta gero eskaparate baitei beida geatze zea, ta gero txakur bat pasatzea… Eo hobeto! Pelikula desberdinetako eszenak collage baten juntatuko balia bezela. Bai gutxi gora bera hori da, nere lana generalen eta baita erakusketa hau.

SAGUXAR: AMETSEN EHUNDURAK
Egunak luzatu eta gauak laburtzen direnean, testurak eta erritmoak poliki aldatzen dira. Argiarekin denbora bera ere deformatu egiten da, orduak ia oharkabean lausotuz, zein berandu den jabetu gabe. Ane Segurolaren (Saguxar) gitarra bukle leunak eta doinu etereoak nahasketa hauekin sinkronizatuko dira, ambient saio batean; sasoi berriaren lehenengo ametsari bide emateko.

BIOGRAFIAK:

Ainize Sarasola (Orio 1984) artista eta zinegilea da. Orain arte hiru laburmetraia eta luzemetraia bat egin ditu, Killing Time (2018). 2024. urtean NOKA programan parte hartu zuen filma proiektu berri batekin. Bestalde 2019tik videoblog izenpean bideo esperimental proiektua garatzen dabil. Bideoklipak ere egin ditu musikari desberdinentzat: Verde Prato, Oki Moki… Arte arloan marrazkia, pintura eta collagea lantzen ditu batez ere. 2022an Ultraviolence bakarkako erakusketa egin zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunearen Ganbaran. Ilustrazio proiektuak ere egiten ditu arlo ugaritan; 2025ean BizkaiTech teknologia aldizkarirako ilustrazioa egin zuen. Azken urteotan komiki munduan ere sartuta dabil eta Tupust komiki liburuan parte hartu zuen 2024an.

Saguxar ezizenaren atzean Ane Segurola musikari eta ekoizle irundarra dugu. Hainbat generoen nahasketaz soinu propio bat sortu du, haien artean ambient, dream pop, trance edota elektronika esperimentala. Bere konposizioek bere ametsen munduko irudiak islatzen dituzte: letra iradokitzaile eta melodia etereoen bitartez entzulea mundu oniriko batean murgiltzen du.