ZINEMA_ILEGALEKO 99. SAIOA

by

Akane Saraivak proposatutako L’Ange (Patrick Bokanowski, 1982, 70 min) filmaren proiekzioa eta ondoren solasaldia.

Patrick arduratzen da irudiaz eta Michèle soinuaz. Bikotea dira biak, eta Michèle filma prestatzeko fase guztietan agertzen da, konposizioarekin hasi, eta agertokian eta atariko sekuentzietan. Michèlek dio sekula ez duela soinua lantzen filmak amaitu ondoren. Hori interesgarria iruditzen zait.

2019an ikusi nuen lehen eta azken aldiz L’Ange. Ikusi nuen gauza arraro baina hurbil baten gisa. Garai hartan, etxetik urrun nengoen eta dena zen pizgarria niretzat, baina gogoan dut film honek leku handia bete zuela atzerrian emandako hilabete horietan. Hainbesterainokoa, non L’Ange DVDan erosi bainuen, edukitzeko eta itzultzean unibertsitateko kideei erakusteko. Harrituta utzi ninduen irudiaren eta soinuaren artean sortzen den elkarrizketak.

Akane Saraiva Randok (Galdames, 1997) Zinema_ilegala koordinatzen du. Arteko gradu bat amaitu zuen, eta orain bere praktika artistikoa lantzen ari da, ikasten duen bitartean.