Egoitza deialdia
ALEJANDRA POMBO SU: WHAT LOOKS AT ME SURROUNDINGS ME
by
Alejandra Pombo Suren aurkezpena, Bulegoa z/b-n izandako egonaldiaren amaieran. Haren proposamena, What Looks At Me Surroundings Me, María Cerdá Acebrónen Vida Neus a veces Ana proposamenarekin batera aukeratu zuten 2021eko egonaldien deialdian. Epaimahaia Iratxe Jaiok (artista), Laura Vallés Vilchesek (kuradorea, editorea eta ikertzailea) eta Bulegoa z/b-ko kideek osatu zuten.
ALEJANDRA POMBO SU: WHAT LOOKS AT ME SURROUNDINGS ME
Bulegoa z/b-n izandako egonaldi honetan, material berriekin ari naiz lanean, ikerketa zabalago batekin lotuta, animalia bilakatzeari buruz, izateak egotean duen esperientzia gisa. Izatea gorputza topatzea gisa, baina gorputza ez dena, lekua baizik.
Alejandra Pombo Su (Santiago de Compostela, 1979). Arte Bisualetan lizentziatu zen Unibertsitate Konplutentsean (Madril). Bartzelonan ikasketa akademikoak zabaldu zituen Pompeu Fabra Unibertsitatean Arte Digitaletako masterra eta MACBAk emandako PEI eginez. Arte Ederretan doktorea da, performancearen nozioa artearen esparruan sartzearen paradoxei eta ondorioei buruzko tesi batekin. Hainbat proiektutan parte hartu du, besteak beste, hauetan: What is Third (La Casa Encendida, Madril, 2015), Primer Proforma (MUSAC, León, 2010), Mugatxoan (2004-2009) Laboral (Gijón), Fundação Serralves (Oporto) eta Arteleku (Donostia-San Sebastián). Egonaldiak ere egin ditu, besteak beste, hauek: I-Park Foundation (Connecticut, AEB), Atlantic Center for the Arts (Florida, AEB), PACT-Zollverein (Essen, Alemania), MAC (ACoruña), La Casa Encendida (Madril), CA2M (Madril) eta Ranchito, Matadero (Madril). Duela gutxi, FMJJ 2021 Egonaldi Artistikoen I. deialdiko irabazlea izan da.