Ikasgaiak, OHO
16. IKASGAIA: ARTISTEN TOPAKETA
by
Artisten topaketa, Dutch Art Institute-ren Art Praxis masterreko Curating Positions: Nostalgia For The Light: Struggles’ Reverberations in Cinema ikasketa-taldearen bisitarekin batera. Jardunaldi batean, 17 artistak beren lanak aurkeztu zituzten, galdera honi erantzunez: nola sortu beren praktiken bidez partekatzeko moduko espazio bat.
DAIren ikasketa-taldeko kideek eta bertako artistek osatu zuten taldea.
Topaketan erabili zuten metodologia da 2011ko apirilean If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part of Your Revolution eta Phil Collins artista eta tutoreak zuzendutako Affect / Production taldearekin garatu genuen Lehen irakasgaian izandako aurkezpenetakoa.
Lehen ikasgaiak hasiera eman zien OHOko Ikasgaiei. Seriearen helburua da espazio bat eskaintzea artista batek edo gehiagok bere lan-prozesuak parteka ditzan.
Honako hauek hartu dute parte aurkezpenetan: Lucas Lugarinho Braga, Ane Berganza, Miyoung Chang, Elena Aguado, Laura Dubourjar, Miren Candina, Elisa Giuliano, Aizpea de Atxa, Maud Gyssels, Alba Rúa, Chiara Pagano, Julia Martos, Iga Swiesciak, Silvia Coppola, Lau Ten Zeldam, Alejandra Pombo Su eta Imanol Abad.
DUTCH ART INSTITUTE
Dutch Art Institute, DAI ROAMING ACADEMY programa ibiltariak era askotako praktikak sustatu nahi ditu artearen eta teoriaren artean (diziplinarik gabeko diziplina gisa ulertuta biak ala biak), eta gogoeta, ikerketa, adierazpen, egintza, ibiltaritza, komisariotza, performance, idazketa eta edizioko forma kolektiboak bultzatu nahi ditu. Graduate School of the ArtEZ University of the Arts-en sartuta dago.