Close Encounters, Space is the Place / The Place is Space
José Díaz Cuyásek aurkeztutako Denak artistak, denak turistak saioa Space is The Place / The Place is Space programaren lehenengo topaketa da. Ikasketa-taldeak bilerak egiten ditu aldizka, eta bere helburua da arteak praktika kritiko gisa duen zeregina aztertzea, tresnak eskaintzen baititu geratzeko, begiratzeko eta munduan kokatzeko. Egoerak sortu, eta bizitzeko eta espazioa ekoizteko…(Gehiago irakurri)
Museoko denbora husteko
Erlea Maneros Zabalaren Pilgrimages for a New Economy (2007-2012) inguruko topaketa, artistaren eta José Díaz Cuyásen laguntzarekin. Ekitaldia Museoko denbora husteko eta betetzeko obra batzuk serieko parte da, hau da, Bilboko Arte Ederren Museoko, 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018 erakusketarekin batera doazen zazpi artelanen inguruko topaketetan sartuta…(Gehiago irakurri)
Egoitza deialdia
Claudia Pagès-ek 2018ko udazkenean Bulegoa z/b-n izandako egonaldian hasi duen prozesua aurkeztuko du: Espigadoras / Gleaners. Hor, hainbat lan bildu ditu, hizkeraz, hizkera kreoleratzeko moduaz eta gaur egungo erauzte- eta buruxkatze-moldez egindako ikerketaren barruan, eta lotura bat sortu du hizkuntza-prozesuen eta ekoizpen sozio-ekonomikoko ereduen artean. Artistak espartzua eta material…(Gehiago irakurri)
Ikastaroak, OHO, Post-studio 2.0
1976tik 2008ra arte Michael Asher-ek California Institute of the Arts-en eman zuen Post-Studio ikastaroa eredutzat hartuta, crit-en hiru saioko maratoi hau egingo dugu 2018ko abenduaren 19tik 21era arte. Parte-hartzaileek bukatutako obra bat aurkeztuko dute, eta taldeak kritika zehatz-mehatz egingo du. Tailer honen bidez, praktika artistiko kritikoa sustatu eta landu…(Gehiago irakurri)
Zinema_ilegala
Aitziber Olaskoagak proposatutako filmen proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Stone (Harria, Kevin Jerome Everson, 2013, 6’38’’) Erie (Kevin Jerome Everson, 2010, 81’) Kevin Jerome Everson zuzendari afroamerikarren bi film izango ditugu saioan. Bere lanean AEBetako komunitate afroamerikarraren irudikapenei eta errepresentazioei buruzko auziak eta arrazaren eta kultura-apropiazioaren diskurtsoak eraikitzeko gaiak aztertzen ditu. Kevin J. Eversonek…(Gehiago irakurri)
Museoko denbora husteko
Malevitx-i omenaldia (Jorge Oteiza, 1957) eta Ekintza ‘Museoa’ lanen (EAE. Euskal Artisten Elkartea, 1983-2001) inguruko topaketa, María Luisa Fernándezen eta Beatriz Herráezen laguntzarekin. Ekitaldia Museoko denbora husteko eta betetzeko obra batzuk serieko parte da, hau da, Bilboko Arte Ederren Museoko, 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018…(Gehiago irakurri)
Hormaren kontrako ekoizpenak
Beti bezala, Bulegoa z/b ekimenak urteak beteko ditu azaroaren hasieran. Zatoz eta ospatu gurekin zortzigarren urteurrena. Pintxoak, edariak eta hainbat saio izango ditugu jai honetan. 18:30. Hasiera 19:00. Sanfran korue 19:30. Loida A. Gómez: Ono Mastika 20:30. Chavezito 21:30. Dalla DJ & Live Set…(Gehiago irakurri)
Hormaren kontrako ekoizpenak
Both Sitting Duet eta Body Not Fit For Purpose Teilatupe berean, Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ekin 2018ko azaroaren 19tik 26ra bitartean izango den lantegi eta performance sortaren parte dira. Teilatupe berean Azalak antolatutako eta koordinatutako programa bat da, Tabakalera (Donostia), Bulegoa z/b (Bilbo) eta inTACTO (Gasteiz)-ekin lankidetzan. Both Sitting Duet eta Body…(Gehiago irakurri)
Zinema_ilegala
Animazioen hautaketa bat (1960-2000 hamarkadak), imajinarioa astintzeko. Raquel Meyersek proposatutako saioa, eta, ondoren, solasaldia. Storytelling-a kontrolerako eta boterea lortzeko teknika bilakatu da. Badirudi gaur egun ez dugula astirik kontakizunak eratzeko, stories, anekdotak baizik ez ditugu egiten; eta haien zeregin bakarra gure sare sozialak elikatzea da, klik eginez, berehalako asetasuna eta turismo emozionala. Zinismoaren…(Gehiago irakurri)