Posts Viendo los archivos del año: "2016"

Erakusketaren saioa (1977-2017) Bulegoa z/b ekimenak eta Azkuna Zentroak elkarlanean landutako proiektu bat da. Une batzuk jendaurrean izango dira: hitzaurrea, 2016ko irailean; eta nazioarteko bi bilera, 2018an eta 2019an. Proiektuaren bidez, 1977. eta 2017. urteen artean izandako erakusketa zehatz batzuk aztertu nahi dira. Nazioarteko bilera bakoitzak bi hamarkada izango ditu aztergai, eta hitzaurreak…(Gehiago irakurri)

Saioan, zinemak liburuarekin eta testuarekin izan ditzakeen harremanak aztertuko ditugu. Un Coup de dés jamais n’abolirá le hazard hartuko dugu ardatz nagusitzat, espazio garaikidearen sortzailetzat hartzen den Stéphane Mallarméren poema, Marcel Broodthaersek “objektu zehatza” bilakatua. Belgikako artistaren eredu zinematografikoaren gako batzuk ikertuko ditugu, eta gako horiek beste artista batzuen lanarekin -norberarenarekin…(Gehiago irakurri)

Karlos Martinezek proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Africa Addio (Gualtiero Jacopetti eta Franco Prosperi, 1966, 140 min). Jatorrizko bertsioa italieraz (azpitituluekin). “Zenbat eta esplotatuago egon gizakia, orduan eta sarriago kokatzen da huskeriaren planoan. Zenbat eta gehiago aurre egin, orduan eta gehiago kokatzen da piztien tokian. Hala ikusten da Jacopetti faxistak egindako Africa Addio filmean: Afrikako…(Gehiago irakurri)

Radical listening “Listen to everything all the time and remind yourself when you are not listening” –Pauline Oliveros Entzutea entzuten dugun horretatik eta geure pentsamenduetatik harantz doa. Gure intuizioa eta jakin-mina entzun ditzakegu –errepikatzen diren patroiak buruan erabili beharrean–, gatazketatik harantz jo –musika-generoa dekolonizatu edo birnahasketa goratu–, baldintzetatik eta mugetatik askatu, eta gauzak…(Gehiago irakurri)

Liburu bati zorrotz begiratzeak aztergai bihurtzen du irakurgai hori, eta azterketa-talde begiraleak. Etorkizuneko liburua irakurketa-taldea orain dela urtebete hasi zen biltzen. Denboraldi horretan, Filiep Tacq-ek hautatutako Marcel Broodthaers-en bost liburu irakurri, eta zorrotz begiratu ditugu. Horretarako, hainbat gonbidaturen laguntza izan dugu, saio bakoitza zuzentzen: Mónica Carballas, Discoteca Flaming Star, Isidoro…(Gehiago irakurri)

Daniel Gallantek proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Shakespeare mugimenduan Saio honek 92nd Street Y kultura-zentroarentzat New York hirian egin ditudan hainbat mintegi eta hitzaldi ditu oinarrian. Saioan, Shakespeareren bi piezetatik hautatutako eszena batzuk irakurriko ditugu, eta, horren ondoren, eszena horien egokitzapen zinematografiko batzuk proiektatuko ditugu. Lehenengo pieza Macbeth izango da. Orson Wellesek eta Akira…(Gehiago irakurri)

Gaur, 2016ko maiatzaren 6an, ostiralarekin, hiru urte baino pixka bat gehixeago igaro da Bruselan bizitzen hasi nintzenetik. Zail egiten zait hiritik ibiltzea, Broodthaersek nire eguneroko bizitza tindatu gabe. Harekin dudan lotura idolatria hutsa da; iragana orainaren gainean jartzen da era naturalean. Objektuetan, tokietan eta jarreretan ezagutzen dut. Etorkizuneko liburua saiorako gonbidapenaren ondorioz, ia ezagutzen ez…(Gehiago irakurri)

Marcel Broodthaersen obra praktika post-medialaren lehenbiziko kasuetako bat dela hartuz gero, bere erredundantzia genetikoan, Un Voyage en Mer du Nord (1973-74) hedabideen funtsezko ezegonkortasuna eta zehaztugabetasuna azpimarratzen dituen lanaren adibide argia da. Izan ere, baliabide baten eta beste baten arteko espazioa guztiz lineala ez dela frogatzen du. Gaur egun, badirudi gero eta lotura…(Gehiago irakurri)

Slavs eta Tatars Norman Brown-en Apocalypse and/or Metamorphosis (1991) liburua izango dute hizpide irakurketa-taldean. “Behin eta berriz itzuli ohi gara Brownen liburura (Not Moscow Not Meccarako ikerketa egiten ari ginela topatu genuen ustekabez lehenengo aldiz). Ale bitxia da, etorri handiarekin nahasten baititu afektiboa eta analitikoa. Zehazki, 1., 5. eta 6. kapituluak hartu…(Gehiago irakurri)