Zinema_Ilegala

Zinema nahitaezkoa da egunero. Zinema_Ilegaleko filmek hilean behin egiten du distira Bulegoa z/b gunean, eta saioa ez da amaitzen harik eta filma ikusi ondoren biltzen garen arte. Hitzaren bidez eratzen da, iritziak elkarri adierazi, eta ohartzen garenean filmak puntu beretik zeharkatu gaituela, edo oso puntu desberdinetatik… Zinema_Ilegalaren ustez, filmetako esperientziak irekia izan behar du, eta horregatik galdera hauek egiten ditu:

Nondik sortzen da kritika, zer kritika-mota nahi dugu? Eragiten duena edo mugatzen duena?

Ondo al dago filmak erakustea aurrez dakizun zerbait erakusteko?

Hau film bat al da? Film bat ez bada, zer da?

Zinema_Ilegalen, nahi duzun saioa proposatu ahal diguzu, edozein forma duela ere: film laburren sorta bat, bitxi klasiko bat, telebistako saio bat, galdutako familia-artxibo bat, keinu bat edota kalera zabaltzen den pantaila bat… Baldintza bakarra da erakutsitako materiala zuk ekoitzia ez izatea. Zinema_Ilegala da behin izugarri hunkitu gintuen irudi bat, eta, lagunen komunitate batekin konpartitzean, kontakizun bihurtzen dena.

Zinema_Ilegala Belgraden jaio zen 2007an Teoria Ibiltaria – TkH plataformako kide Marta Popivodaren ekimenez, auto-ikaskuntza komunitario gisa. Hurrena, 2008. eta 2009. urte bitartean, edizio bereziak izan ziren Zagreben eta Istanbulen, eta 2010ean TkH plataformak beste edizio bat antolatu zuen Parisko Les Laboratoires d’Aubervilliers-en. Urte hartako abenduan, Marta Popivodak Bulegoa z/b bisitatu zuen Zinema_ilegala aurkezteko. Ordutik aurrera, Bilbon ere egiten da programa. Jorge Núñez, Cristian Villavicencio, Leire San Martin, Marion Cruza Le Bihan, Ainara Elgoibar, Pablo Marte, Aizpea de Atxa eta Akane Saraiva arduratu dira orain arte Zinema_Ilegaleko saioak koordinatzeaz. Orain Julia Martosek egiten du lana. Film bat edo ikus-entzunezko materiala proposatu nahi baduzu, jar zaitez Juliarekin harremanetan, Zinema_Ilegaleko edozein saiotan edo helbide hauetara mezu bat bidalita: bulegoa@bulegoa.org eta j.martosramirez@gmail.com