Zinema_ilegaleko hogeita zazpigarren saioa

by

Eriz Morenok proposatutako proiekzioa, eta, horren ondoren, solasaldia.

Proiekzioa:

Bruce Lee: The Lost Interview (Michael Rothery, 1971). 24 min. Elkarrizketa honetan, Leek hainbat gai hartzen ditu hizpide, hala nola, borroka-arteak, hizkuntzak, bere filosofia eta etorkizunari begira dituen itxaropenak.

國產凌凌漆 From Beijing with love (Stephen Chow + Lik-Chi Lee, 1994). 94 min. Dinosauro-hezurdura erraldoi baten lapurreta izan ondoren, Txinako poliziako goi-agintariek gaitasun gutxien duen langile-zerrendako poliziakideari ematen diote kasua: herriko harakin bat da, egun osoa martiniak edaten ematen duena eta James Bond berria izateko ametsa duena (Fimaffinity.com).

Eriz Morenok (Bilbo, 1982) identitatearen gaia landu nahi du Zinema_ilegaleko saio honetan. Nia eratzeko abiaburutzat hartzen den gunea da identitatea. Gune finkoa eta koherentea da, eta, arrazoimenarekin batera, hark ematen dio gizakiari ingurunean dauden beste norbanako batzuekin eragin-trukea izateko aukera. Identitatea eratzeko prozesuan, pertsonek, berez, jaiotzen diren unetik dituzten baldintza jakin batzuk eta oinarrizko zenbait gertakari eta esperientzia dira abiaburua. Horretan oinarri hartuta, identitatea eratzen da, geure buruaren gaineko irudi konplexua ematen digu, eta, horren bidez, era koherentean joka dezakegu, uste dugunari jarraiki.