Zinema_ilegaleko hogeita hemezortzigarren saioa

by

Mikel Otxotekok proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.

Red Light (Itziar Okariz, 1995, 3:14 min.)

Saute ma ville (Chantal Akerman, 1968, 13 min.)

Das kleine Chaos (Rainer Werner Fassbinder, 1967, 9 min.)

Boy, Girl (Bruce LaBruce, 1987, 13 min.)

In My Language (Amanda Baggs, 2007, 8:37 min.)

Artisten, errealizadoreen eta zaleen multzo hibrido bat. Beren bizipen pertsonalei lotuta dauden forma intimoak eta argitaragabeak ateratzen dituzte. Beren lana gorputzaren inguruan egituratzen da, baina bere baitan bildu gabe. Hori da topikoetatik ihes egiteko duten modu bakarra. Ez dago sofistikaziorik; eskura dituzten baliabideak zuzenean erabili besterik ez dute egiten.

Mikel Otxoteko (Donostia-San Sebastián, 1981) teoria eta praktikatik abiatuta hurbiltzen da ikus-entzunezkoen arteetara. Irudia, berez, ez zaio axola; elkartzeek pizten dute bere ardura, irudi baten eta bestearen arteko puntuak, behin-behineko beste osagai batzuekin duen harremanak.