Zinema_ilegaleko hogeita hemeretzigarren saioa

by

Terri Floridok proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.

The Weather Underground (Sam Green, Bill Siegel, 2003, 92 min.)

The Weatherman, lagunartean The Weather Underground izenaz ezagutua, Estatu Batuetako ezker erradikaleko erakunde bat izan zen, 1969tik hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera arte jardunean aritu zena. Dokumental hau lehen pertsonan kontatzen dute protagonistek. Gutako gehienontzat, irudi ezezagunak izango dira, ikus-entzunezkoa erabakigarri izan zen garai batekoak.

Terri Floridok (Bilbo, 1972) aztikeria, botanika eta elektronika ikasi ditu. Gaur egun, ikasten jarraitzen du. Soinu-teknikari, argazkilari eta ateratzen zaion horretan aritzen da, alokairua eta gainerako premia larriak ordaintzeko