Zinema_ilegaleko hogeita hamargarren saioa

by

Yolanda Pereñak proposatutako aire zabaleko proiekzioa eta, ondoren, solasaldia.

The age of stupid (Franny Armstrong, 2009, 92 min.)

Film ekologista eta futurista honek baliabiderik gabeko mundu suntsitu bat aurkezten digu, muturreraino ustiatu eta kutsatu delako hondatutakoa. Protagonistak aspaldiko zenbait dokumental berrikusten ditu (aspaldikoak berarentzat, etorkizunean bizi baita), konturatzen da iragarritako hondamendia izan zela eta, hala ere, ez zela ia ezer egin horri aurre egiteko. Hori dela eta, sasoi hori Ergelkeriaren aroa izan zela ondorioztatzen du. Aktore protagonistak filma doan grabatu zuen konpromiso politikoagatik. Ez da erraza izan filma merkaturatzea.

Yolanda Pereñak herri mugimenduan militatu du eta lotura handia du mugimendu ekologistekin.