Zinema_ilegaleko hogeita hamahirugarren saioa

by

Koldo Almandozek proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.

A propos de Nice (Jean Vigo, 1930, 25 min.)

Plot point (Nicolas Provost, 2007, 15 min.)

Way-Jambu (Manu Uranga, 2011, 8 min.)

Faceless (Manu Luksch, 2006, 50 min.). Hiru minutuko pasartea proiektatuko da.

Film hauetan aktoreek ez dakite aktoreak direla. Grabazio hauetan ez da proba-saiorik egin. Filmazio hauetan, a priori, inork ez daki film batean parte hartzen ari dela. Zein neurritaraino da “zilegi” edo “ez-zilegi” jendea grabatzea, grabatzen ari garela jakin gabe? Ikusiko ditugun film guztietan hori gertatzen da. Film hauetan agertzen diren pertsona guztiak baimenik eskatu gabe grabatu dira, haien irudia lapurtu, eraldatu eta kontakizun berri batez hornitu da.

Koldo Almandoz (Donostia-San Sebastián, 1973). 40 urte bete ondoren, bere biografia ofiziala ezabatzea eta sekta batean sartzea erabaki du. Oraingoz ez dago ezer interesgarririk kontatzeko bere bizitza berriaz… ezta zaharraz ere.