Zinema_ilegaleko hirurogeita seigarren saioa

by

Catherine Foulkrodek proposatutako Zhantai (Platform) filmaren proiekzioa [Jia Zhangke, 2000, 2h 34min], eta, ondoren, solasaldia.

Hizkuntzak: Mandarin txinera eta shanxi txinera, eta azpitituluak gaztelaniaz.

Mao ondoko Txinako modan izan ziren joera bitxiak ikertzen nenbilela topatu nuen film hau.

Platform filma Fenyang herrian (Shanxi probintzian) dago kokatuta, zuzendariaren jaioterrian, eta honela definitu dute: “denbora, eraldaketa eta sozialismoaren eta kapitalismoaren arteko bidegurutzean dagoen trauma ezkutua jorratzen dituen poema”. 1979. eta 1990. urteen arteko aldia hartzen du barne, eta, Mao Zedong hil ondoren, ateak Mendebaldeari zabaldu, eta herrialdea merkatu librerantz jo zuenean, Txinan izan ziren aldaketa kulturalei eta hondamendi ekonomikoari egindako oda bat da. Filmak antzerki-konpainia bateko kideen bidez aztertzen du garai hori, baina alde batera uzten ditu “drama”, “ekintza” edo “gertaerak”. Horren ordez, kultura-aztarna sotilak nabarmentzen ditu, zuzendariaren hitzetan, “gizakien, denboraren, kameraren eta haren subjektuen artean dagoen lokagunea, ez aurrera ez atzerako egoera”.

Jia Zhangkeren bigarren film luzea da Platform; hasieran, 210 minutuko metrajea zuen.

Saioan, bertsio laburrago bat ikusiko dugu, 154 minutukoa, zuzendariaren gogokoena. Proiekzioa hasi aurretik eta haren ondoren, testuinguru historikoa azalduko dut, eta aztarna batzuk emango ditut, filmaren adierazle historikoak deskodetzeko, esate baterako, kanpai-formako prakak, permanenteak edo Taiwango pop kantuak.

Catherine Foulkrod idazlea eta editorea da, eta Bilbon bizi da.