Zinema_ilegaleko hirurogeita hirugarren saioa

by

Daniel Gallantek proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.

Shakespeare mugimenduan
Saio honek 92nd Street Y kultura-zentroarentzat New York hirian egin ditudan hainbat mintegi eta hitzaldi ditu oinarrian. Saioan, Shakespeareren bi piezetatik hautatutako eszena batzuk irakurriko ditugu, eta, horren ondoren, eszena horien egokitzapen zinematografiko batzuk proiektatuko ditugu.

Lehenengo pieza Macbeth izango da. Orson Wellesek eta Akira Kurosawak zineman egindako egokitzapenen zatiak ikusiko ditugu, eta lehen ekitaldiko zazpigarren eszena eta hirugarren ekitaldiko laugarren eszena hartuko ditugu ardatz gisa.

Bigarren pieza Henry V. izango da. Kenneth Branaghek eta Laurence Olivier-ek zuzendutako zinemako egokitzapenen zatiak proiektatuko ditugu, eta laugarren ekitaldiko hirugarren eszena aztertuko dugu bereziki.

Daniel Gallant Nuyorican Poets Cafe-ko zuzendari exekutiboa, idazlea, ekoizlea, aktorea eta irakaslea da. 2016an Eisenhower Fellowship-a jaso du, eta National Arts Strategies-eko zuzendaritza exekutiboko programako gradua lortu du. Antzerki-programazioko eta hitzaldietako zuzendaria izan da 92nd Street Y, Makor eta Tribeca zentroetan, eta antzerki eta musikako ekitaldiak eta ongintzako galak ekoitzi ditu New York hirian. Haren lanari buruzko hainbat artikulu argitaratu dira, besteak beste, hedabide hauetan: Wall Street Journal, New York Times, Crain’s New York, Daily News, Time Out New York eta Voice of America. Horrez gain, MTV, NBC, NY1, CBS, NPR, Univision, BBC eta beste telebista-kate batzuetan azaldu da. Testuak argitaratu ditu New York Post, Howlround, Shotgun Honey eta BK Nationen eta TCG, Vintage Books eta Applauseren antologietan.