Zinema_ilegaleko hirurogeita bostgarren saioa

by

Gold Diggers of 1933 (Busby Berkeley, 1933) 1h 37min. Zuz.: Mervyn LeRoy.

Dirudunak ehizatzen saiatzen ziren Broadwayko koruko neskak ziren “Gold Diggers”. Horrez gain, 1919an Brodwayn sortu ziren musika-ikuskizunen saga baten titulua ere bada; zinemara eraman ziren, lehenik zinema mutura eta gero, soinudunera.

Busby Berkeleyk horietako lau filmetan hartu zuen parte, koreografo- eta/edo zuzendari-lanetan: Gold Diggers of 1933 (1933), Gold Diggers of 1935 (1935), Gold Diggers of 1937 (1936) eta Gold Diggers in Paris (1938). Haren koreografiak -hala koruko neskenak eta aktoreenak, nola ganberakoak- oso ospetsuak dira, eta neurri handi batean genero musikala zehaztu dute. Bestalde, Busby Berkeleyk Lehen Mundu Gerran esku hartu zuen, 1.200 soldaduen desfileetako koreografia egin zuen eta aireko behatzaile-lanetan aritu zen. 

Gold Diggers of 1933 kode aurreko filma da; bertan erakusten den lotsagabekeria harrituta utzi ninduen lehenengo aldiz ikusi nuenean.

Ainara Elgoibar (Mungia, 1975) artista da. Kamerariaren ondoan jarri ohi da filmak ikusten dituenean. Orain, zinema_ilegaleko saioen koordinatzailea da.