Zinema_ilegaleko berrogeita zazpigarren saioa

by

Jeleton-ek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.

Born In Flames (Lizzie Borden, 1983)

Doi-doi gabiltza. Edozer sinatzen dugu eta ez gara sinatuaz akordatzen. Munduak lapitzak eta paperak galdu ditu, eta guk hitz egin baino ez, besterik ez. Hitz egiten dugu, agertzen ari denaz, igarotzen ari denaz. Ez gaude askaturik ezta eskaturik ere. Bai lokutore bai lokutorio gara, bai mintzalari bai mintzategi. Kontatzen eta kantatzen. Elkarri kontatzen diogu, zuri kontatzen dizuguna. Zuri berba egiten entzun nahi baduzu, zuri entzuten berba egin nahi baduzu.

Jeleton
taldekook ikusmeneko, soinuko eta testuko bildumak (berr)egiten dihardugu. Orain irrati emanaldi batzuk prestatzen ari gara, Hacia el Sur en el Atlántico eta Sangre fucsia irrati-saioek inspiratutakoak, baita Born In Flames pelikulak ere.