Zinema_ilegala
Zinema_ilegaleko berrogeita seigarren saioa
by
Mark Chandler-ek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.
The Virgin Suicides (Sofia Coppola, 1999) vs. The Trilogy (The Melvins, 1999)
Stylo Bastarta
Bilbora aldi batzutan etorri izan naiz azken 15 urtetan; ez naiz kontrabandoan aritzen. Aurkeztuko dudan filmari San Franciscoko Giants-en bataila: Melvindarrak vs. Coppolatarren Klana deituz hasi nintzen, baina, hori, neure buruari ipuinak kontatzen nizkiolako zen. Denok egiten dugu hori, baina ni ez naiz ipuin kontalaria. Kontakizuna saihesten saiatuko naizelakoan nago. Film jakin bat ikustean disko jakin bat ipintzearen burutazioa sortu zitzaidan. 2000. urtean Sofia Coppola-ren The Virgin Suicides zineman ikusi nuenean, filmaren estilo(ar)en erabilerak estonatu ninduen. Ia oharkabean soinu bandak piztu zidan arreta (uste izatekoa nuen legez), eta neure artean pentsatu nuen, “eta, zer, Coppola andereak soinu bandatzat The Trilogy erabili izan balu?”. The Trilogy, garai hartan entzuten ari nintzen The Melvins-ek 1999 inguruan banan-banan argitaratutako 3 albumeko bilduma da (The Maggot, The Bootlicker eta The Crybaby). Belarria hartara jartzea erabaki nuen. Ondokoa da “eta, zer…?” hura.
Ilegalaren ordez ilegitimo hitza erabiliko nuke, soilik beste ikuspuntu batetik ordea.
Mark Chandler-ek bere Albuquerque pribatua du bizileku eta lantoki.