Zinema_ilegaleko berrogeita laugarren saioa

by

Pablo Martek proposatutako film batzuen proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.
 

Le film à venir (Raoul Ruiz, 1997, 08:47)

Toute Révolution est un Coup de Dés (Straub & Huillet, 1977, 10:48)

Zig Zag. Le jeu de l’oie (Raoul Ruiz, 1980, 31:01)

Frontera (atsedenaldia – 5 min.)

Für Elise (Christoph Schlingensief, 1982, 01:43)

Terror 2000 – Intensivstation Deutschland (Christoph Schlingensief, 1994, 72:34)
 

maman e. s’en va au ciel / mutter e. fahrt zum himmel / el viaje a la felicidad de mamá e. (ama e.ren zerurako bidaia)
Sarritan ahazten dugu erraz ahazten dugula. Hori hala da, buruaren ordez daramagun pegarrean edozein huskeriak ezkutatzen duelako hutsunearen sentsazioa. Pixka bat biziz gero, bizitza, gurea, bete-beterik dagoela iruditzen zaigu. Pertzepzio bitxia da, eta aski ohikoa ere bai. Gure baitan habia egin duten gauzak, denik eta ñimiñoenak izanda ere, handi-handiak direla irudituko zaigu. Eta oso garrantzitsuak. Eta behar-beharrezkoak. Orduan, barrualdeko/kanpoaldeko lurralde baten kartografia zuzena egitea oso lan konplexua da. Hasteko, mugak zedarritzen aritu ordez, ekuazioa ebatzi behar dugu, mundua bere forma ugarietan eta agerpen/desagerpen guztietan dituen garrantziak behar bezala orekatzeko. Agian, neurri guztiak barne hartuko dituen neurri bat? Itxura denez, hori izan zen helburua hain iraganda ez dagoen iragan batean (edo hain etorkizun ez den etorkizunean, dena itzultzen bada): etxerako aritu, bereizi gabe, nork bere opilari ikatza arrimatu. 68ko hamarkadako fireworks-en ondoren, lurra neurtzeko politika horri jarraitu zioten espektro ideologikoko alde batekoek zein bestekoek. Harreman distopikoa lur-neurketaren eta gorputzaren artean. Horregatik, urbanismo berriei erraz-erraz egokitzen zaizkie arte berriak: kontua da mauka-herriko psike soziala sendotzea. Bere aldarria (haizetara egina)… Brutalität oder Barbarei. Premisa horiekin eraiki zen “u.e.” izeneko kontu kafkiar hori (ahoskatu saltsak zuzentzen dituen batek egiten lukeen moduan, letra bakoitzaren ondotik hasperen arin bat eginez).

Pablo Marte artista da.