Zinema_ilegaleko berrogeita hamazazpigarren saioa

by

Ibon Rodriguezek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.

A Bookshelf on Top of the Sky: 12 Stories About John Zorn (Claudia Heuermann, 2002, 82 min)

JBOA (euskaraz)

Urte asko dira musikaren inguruko film honen (eta beste hamar baten) azpitituluak euskaratu nituela, sekula gauzatu ez zen halako ziklo bat egiteko. Zalantzak sortzen dizkit pelikulak, baita aztertua den artistak berak ere. Ez dakidana da zalantza horiek uxatu ahal ditudan, edo uxatu nahi ditudan.

Ibon Rodriguez (Sestao, 1978) hamaika proiektu eta elkarlanetan ibili izan da 90. hamarkadaren amaieraz geroztik. Eten, Manett, Plu de Mekanisms edota FarFar proiektuetan eta Xabier Montoiaren taldean jotzen du gaur egun. Atzera begiratuz, bere ibilbidean topatuko ditugu Le Noise, Gol Portero (Maite Arroitajauregi “Mursego”-rekin) eta Biko, besteak beste. Bestalde, Kafea eta galletak izenpean egindako audizioen eta Kafe aleak liburuaren sortzaile izan zen Leire Lopez Ziluagarekin batera