Zinema_ilegala
Zinema_ilegaleko berrogeita hamargarren saioa
by
Rosa Parmak proposatutako filmen proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.
El tercero de los vídeos va al principio de los tres (Unai Requejo, Jorge Nuñez, 2004, 08:23)
Ayer Kandinsky, hoy Rothko, mañana Pollock (Unai Requejo, Jorge Nuñez, 2004, 05:01)
Los artistas guays son los que se lo toman en serio (Unai Requejo, Jorge Nuñez, 2004, 08:38)
El sexto de los vídeos va al principio de los tres segundos (Unai Requejo, Jorge Nuñez, 2006-2007, 06:18)
Voy a hacer recados (Unai Requejo, Jorge Nuñez, 2006-2007, 05:24)
Panorama vasco del videoarte (Unai Requejo, Jorge Nuñez, 2006-2007, 02:25)
“Inor ez da Jon Mikel Eubaz fidatzen, Jon Mikel Euba CIAkoa delako”, halaxe dio sail honetako bideo batek. 2004an Santurtziko Casatorren eta Madrilgo Espacio Menusunon egon zen ikusgai. Denboraren poderioz desagertu zen, egileek berek zentsuratu zutelako. Inoiz ez nuen ikusteko aukerarik izan, eta, beraz, orain ikusi nahiko nituzke, jende gehiagorekin batera eta urruntasunetik. Bideo hauek umorezko keinu bat egiten diete Unaik eta Jorgek, orain dela 10 urtetik gora Fakultatean ikasten ari zirela, miresten zituzten artistei.
Rosa Parma Bilbon bizi da. Marrazten du, eta marrazki horietako batzuk tixertetara eramaten ditu serigrafiaren bidez. Auto-edizioa, feminismoa eta punka dira bere tresnak-esparruak. Bere esku artetik, urritasuna. 2009an, tixert independenteen Riot Flesh marka sortu zuen. 2011tik, T-festa zuzentzen du Laura Fernández Conderekin batera, eta 2013tik biak aritzen dira lanean Jorge Nuñezekin PUERTA Espazioan. Zabalbide kalean du estudioa, Puerta Espazioaren parean.