Zinema_ilegala
Zinema_ilegaleko berrogeita hamabosgarren saioa
by
Camila Téllezek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.
Rock My Religion (Dan Graham, 1982-1984, 55 min)
Hasieran, film bat bilatzen ari nintzen, irudiaz eta bere kontraesanaz gogoeta egin, eta begiaren eta betazalaren artean dagoen harreman estuaz aritzeko. Mintz horrek begia hidratatzen du ekintza erreflexu bat eginez, eta, horrez gain, aukera ematen digu borondatezko ekintzan ikusten dugunaz libre geratzeko, geure azal bera begi-niniek xurgatzen duten argiaren aurrean jarriz. Betazalak bezala, bilatzen nuen filmak eten egin behar zuen bere irudia, eta -gaur egun arte- hain finkatuta dagoenari buruzko ustea ere bai… beti egingo baita irudiak hausteko ahalegina.
Orduan, Rock My Religion topatu nuen berriz, Dan Grahamen ohiz kanpoko dokumentala, eta iruditu zitzaidan begi zurien aukera ematen zuela, gorantz galdu, atzerantz aztarrika egin, eta betazalekin eta bisualitatearekin beste era bateko harremana bilatzen duten begiena.
Filma ingelesez proiektatuko da eta “aldibereko itzulpena” izango du.
Dan Graham (Illinois, AEB, 1942). Artista eta ikertzaile poliedrikotzat hartzen da, formatu ugaritan aritu baita lanean. Normalean, minimalismoarekin eta kontzeptualismoarekin lotu ohi da. Gaur egun, New Yorken bizi da.
Camila Téllez (Santiago, Txile, 1982). Artista, ikertzailea, sarkina eta nomada.