Zinema_ilegala
Zinema_ilegaleko berrogeita bosgarren saioa
by
Zuhar Iruretagoienak proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.
Montenegro o cerdos y perlas (Dušan Makavejev, 1981, 96 min.)
1981. Neskato batek zera galdetzen dio tximino bati zoologikoan:
– Zergatik bizi zara hor? Ez al da atseginagoa zure sorterria?
Bufalo Billen mozorroa jantzita lautada zabaletik dabilen ehiztaria izan nahiko lukeen aitona, Suediako estutasunik gabeko familia utzi eta Brasilgo berotasunerantz ihes egin nahi duen aita, gurasoek ere betetzen ez dituzten konbentzionalismoak hartuta helduen zeregina ordezten jolasean ibiltzen diren haurrak, eta, batez ere, emazte gogaitua, desiratua sentitzeko irrikaz, haragizko plazera berriz aurkitu nahi duena. Desiraren muga da Montenegro.
Dušan Makavejevek mundu burgeseko asperdura erakusten digu, sexu-errepresioak mendean hartutako mundua, eta Serbiako etorkin batzuekin eta beren mundu paraleloarekin izandako ustekabeko aurkikuntzak mundu hori nola kolpatzen duen.
Zuhar Iruretagoiena Labeaga (Zarautz, 1981) artista, ikertzailea, irakaslea, ikaslea da, eta batzuetan etxekoandrea…