ZINEMA_ILEGALEKO 97. SAIOA

by

Argazkia: Jean-Louis Blondeau / Polaris

Curating Positions COOP-ek proposatutako Man on Wire (James Marsh, 2008) filmaren proiekzioa eta ondoren solasaldia.

Saioan entzungailuak erabiliko dira. Gomendatzen dizugu etxetik ekartzea.

1974ko abuztuaren 17an, Frantziako gazte bat, Philippe Petit, legez kanpo ibili zen New Yorkeko World Trade Center-eko dorre bikien artean jarritako metalezko kable baten gainean. Kablean ia ordubetez dantza egin ondoren, atxilotu, azterketa psikologikoa egin eta kartzelara eraman zuten; azkenean, aske utzi zuten. Petit-en material filmiko pertsonala duen aparteko dokumental honek erakusten du nola lortu zuen itxuraz gaindiezinak ziren erronkak gainditzea mendeko krimen artistikoa egiteko.

James Marshek zuzendutako film honek lotura kezkagarria du gaur egun artistek duten bizitza-ikuspegiarekin. Egungo paisaia sozial eta politikoko hodei beltzen erdian, Man on Wirek iraganeko irudietan oraindik bizirik dirauen argi izpi txiki hori eskaintzen du, haren txinpartek desira baliotsuak hauspotuko dituzten itxaropenaz. Zer maila lortu nahi dute artistek? Zer arriskurekin? Eta zer kostu potentzialekin? Zein dira arteak lor dezakeenaren mugak edo nahiak?

Curating Positions COOP eDutch Art Instituteko (DAI) azterketa/ikerketa artistikoko taldea da. Argiaren nostalgia. Zinemako borroken erreberberazioak azpitituluarekin, aurten COOPek zinema aktibistaren aktibismoaren erretratuetan eta haren historian bizirik dirauten espektro kliskariak ditu aztergai. Espektro aldakorrak, iheskorrak, aurkakoak, kolektiboak. Argi-sorta filmikoen erreberberazioak, su txiki dantzarien txinparta bihurtzen direnak garairik ilunenetan, etorkizun dena irrikatuz. Besteren iruditeriei eusten diegu, hala bizirik egoteko modu erradikaletan nola zineman hezurmamituta daudenei. Hauek dira aurtengo parte-hartzaileak: Miyoung Chang, Laura Dubourjal, Elisa Giuliano, Maud Gyssels, velvet leigh, Chiara Pagano, Iga Świeściak, Lau ten Zeldam, Lucas Lugarinho eta Rhodé Visser. Gizabanakoen talde gisa, kide izan nahi dugu. Ikasleen batzar gisa, loturak finkatzen ditugu denon artean ezagutza eraikitzeko. Artista gisa, bizikidetzaren eta konfrontazioaren presentzia bultzatzen dugu, berriz bizitzeko bitarteko gisa: geure gorputzetan, espazioetan, argi eta itzalen mugimenduan, militantzian eta mugimenduan den irudian.