ZINEMA_ILEGALEKO 91. SAIOA

by

Renzo e Luciana (Boccaccio ´70. Mario Monicelli, 1962), Ingrid Bergman (Siamo Donne. Roberto Rossellini, 1953) eta La Riffa (Boccaccio ´70. Vittorio de Sica, 1962) filmen zatien proiekzioa. Miguel Alejosek proposatutako saioa eta ondoren solasaldia.

Proiekzioa hasten da: Renzo e Luciana (Mario Monicelli, 1962), 42 minutu inguru. Ez dut aurretik ezagutzen Lucianaren papera egiten duen aktorea, Marisa Solinas. Ez dut haren beste filmik ikusi; Filmaffinityren arabera, ez du protagonista bezala paper gehiegi egin. Txikia da, oso txikia, esango nuke. Beti korrika eta gailen, jendearen eta arkitekturaren irudi nabarren artean. Hormigoi asko ikusten dut, igerileku publiko bat altuera desberdinetan, jendez gainezka dagoen zinema bat, parrokia txiki bat zelai batean eta dantzaleku batean biratzen den plataforma bat, dantzarako gogoa ematen didana.

Hurrengoa: Ingrid Bergman (Roberto Rossellini, 1953) kamerari zuzenean hitz egiten, 16 minutu inguru. Roberto Rossellini imajinatzen dut, kamera hartzen eta Ingrid grabatzen, lorategiko loreak txikitzen dizkion oilo bat harrapatzen saiatzen den bitartean. Zatirik ederrena izan liteke hori. Kamera eskuan udako egun batean. Agian aspertu egingo ziren, eta arrosondoan oiloa askatu eta grabatu egingo zuten denbora pasatzeko. Bergman hegaztiaren atzetik korrika lorategi osoan barrena.

Azkenik: La Riffa (Vittorio de Sica 1962), 45 minutu inguru. Sophia Loren angurri bat jaten. Irudia gozagarria da guztiz, liluratu egiten nau. Eta gehien gustatzen zaidana da irudi hauekin gozatzea, haietako bakoitza totem bat balitz bezala. Hasi eta bukatu egiten dira, isiltasuna segundo batzuetan, eseri edo altxatu, eta agian zerbait esaten duzu. Uda hitzak durundi egiten du.

Irudiak amaituta, ez nituzke ahaztu nahi ez proiektatzea erabaki direnak, agian beste garai bati hobeto egokitzen zaizkiolako, desberdin gertatzen direlako; hala ere, guztiz liluragarriak dira niretzat: Anna Magnani, Alida Valli, Isa Miranda, Anita Ekberg eta Romy Schneider. Batez ere, Romy. Eskerrik asko, Romy.

Guztiak, proiektatuta edo proiektatu gabe, film hauen parte dira:

Siamo Donne (Alfredo Guarini et al., 1953)

Boccaccio 70 (Mario Monicelli et al., 1962)

Saioan parte hartu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org 

EDUKIERA: 15 lagun gehienez.

Miguel Alejos (Valentzia, 1995). Arte Ederretan graduatua Universitat Politécnica de Valènciatik. Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Ikerketa eta Sorkuntza masterra. Besteak beste, Gas Natural Fenosa Arte Garaikideko Museoan (A Coruña), Huarte Zentroan (Nafarroa), BilbaoArte Fundazioan (Bilbo) eta Elkarlaneko Ikerketen Zentroan (2020, IVAM, Valentzia) egin ditu praktikak. Erakusketa hauetan parte hartu du, besteak beste: Espacio de aproximación, Montehermoso Kulturunea (Vitoria-Gasteiz), Un mundo sin cualidades, CarrerasMúgica galeria (Bilbo), XXIII Mostra Art Públic Universitat de València, Bilbao Art District (Bilbo), UMPRUM (Praga), FIG (Bilbo), Museo ABC (Madril). Argitalpen hauek autoeditatu ditu: The Lady from Shanghai (2016), Olympia (2017) eta Jugoslavie (2018).