Zinema_ilegala
ZINEMA_ILEGALEKO 78. SAIOA
by
Animazioen hautaketa bat (1960-2000 hamarkadak), imajinarioa astintzeko. Raquel Meyersek proposatutako saioa, eta, ondoren, solasaldia.
Storytelling-a kontrolerako eta boterea lortzeko teknika bilakatu da. Badirudi gaur egun ez dugula astirik kontakizunak eratzeko, stories, anekdotak baizik ez ditugu egiten; eta haien zeregin bakarra gure sare sozialak elikatzea da, klik eginez, berehalako asetasuna eta turismo emozionala. Zinismoaren eta etsipenaren kontra, zoramen bizi pixka bat baino gauza hoberik ez dago.
Kitty (N. Konstantinov, 1968, Errusia, 01:24)
Bambi meets Godzilla (Marv Newland, 1969, AEB, 01:37)
Suur Tõll (Rein Raamat, 1980, Estonia, 13:44)
Visions of Frank (Taruto Fuyama, 2003, Japonia, 05:35)
Facial Recognition (Al Jarnow, 1990eko hamarkada, AEB, 3:21)
Fantasy (Vincent Collins, 1967, AEB, 03:09)
Meat Love (Jan Svankmajer, 1989, Txekoslovakia, 01:07)
The Midnight Parasites (Yōji Kuri , 1972, Japonia, 09:50)
Raquel Meyers (Cartagena, 1977). Artista multidisziplinario honek mekanografia hedatu gisa definitzen du bere praktika (KYBDslöjd). Gaur egungo alegia bat, iraganeko teknologiekin egina, Commodore 64 ordenagailuarekin eta teletestuaren lerro bertikalen kliskarekin ehundua. Izaki mitikoz eta abentura onirikoz betetako mundu bat, non baretasuna eta ausarkeria nagusitzen diren. Fotogramaz fotograma, sinboloz sinbolo, herrialde miresgarrira jaistea proposatzen du, han denbora gelditu eta kaosa nagusitzen baita.
2004. urtetik hona, arte-zentro, galeria eta jaialdi askotan erakutsi ditu artelanak, besteak beste: Transmediale, LABoral, Xpo Gallery, La Casa encendida, BilbaoArte, iMAL, Liste Art Fair Basel, The Wrong, La Gaîté lyrique, Tokyo Blip Festival, Square Sounds Melbourne, VISION’R, Mapping, CRUCE, Le Shadok, Galerie Charlot, Musée L, LEV, MFRU, BEK…