Zinema_ilegala
ZINEMA_ILEGALEKO 100. SAIOA
by
Enrike Hurtadok proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.
Saioan, ikusgai izango dugu Enrikek eta bere anai-arrebek 1988. eta 1996. urteen artean VHS formatuan egindako telebistako musika-programetako grabazioen aukeraketa bat. Garai hartan ohikoa zen VHS zintetan telebistako materiala grabatzea, etxean erabiltzeko. Ikus-entzunezko materiala gero eta errazago eskura zitekeen, baina “mainstream ez ziren” irudiak urriak eta baliotsuak ziren artean.
Hautaketan, zuzeneko emanaldiak, playbackak eta bideoklip musikalak agertzen dira, hala bertako nola nazioarteko taldeenak. Hautaketa ikustean, gogoeta egin nahi da informazioa eta, oro har, ikus-entzunezko eta musikako produkzioa eskuratzeko orain dauden baldintzez, eta materiala grabatu zen garaikoekin alderatu, begirada nostalgikoa edo fetixista baztertzen saiatuz.
“Nik uste dut punk rockaren irudiak ikusten nituela, eta imajinatzen nuela musikak nire buruan zer itxura izan behar zuen benetan entzun aurretik. Egia esan… hilabete batzuetan egoten zen nire buruan… gauza bisual bat bezala, benetan entzun aurretik. Gogoan dut adibide berezi bat izan zela…, zera, zatiak hain ziren ederrak, badakizu.” (Alan Sparhawk, Low)
Enrike Hurtadok (Bilbo, 1973) musika arraroa egiten du ordenagailuak eta batzuetan gitarra elektrikoa erabiliz. Bereziki interesatzen zaio herri-musikak, musika esperimentalak, garaikideak eta arteak bat egiten duten puntua.