Zinema_ilegalaren hogeita hirugarren saioa

by

Bob Curwenek proposatutako proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia.

Proiekzioa: Hiru anaia (Tre fratelli) (Francesco Rosi, Italia, 1981)

Aitak deitu ondoren, hiru anaia Italiako hegoaldean dagoen beren jaioterrira itzultzen dira, amaren hileta-elizkizunetara joateko. Hiru anaiek hiru ikuspegi desberdin irudikatzen dituzte, hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaerako Italian, ustelkeriak eta indarkeria politikoak kolpatutako gizarte hartan zeuden hiru ikuspegi.
Anaia nagusia, Raffaele, epailea da Erroman. Erdikoa, Rocco, gizarte-laguntzaile gisa aritzen da lanean Napolin, nerabeentzako erreformatorio batean. Anaia txikia, Nicola, langile sindikalista da Turinen.

Formazko edertasun handiko film honetan, Napoliko zuzendariak berriz jotzen du Italiako gizartearen errealitatera hurbiltzera, aurrez egindako film gehienetan bezala. Aurreko film horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Salvatore Giuliano (1961), Le mani sulla città (1963, Eskuak hiriaren gainean) edo Cristo si è fermato a Eboli (1979, Kristo Ebolin geratu zen). Hala ere, Hiru anaia filmean, Rosik alde batera uzten ditu bere aurreko zinemagintza neorrealistaren zati batek dituen izaera lineala eta estilo ia dokumentala, eta pertsonaiek dituzten kezkak nabarmentzen ditu bereziki, elkarrizketen, flashbacken eta ametsen bidez.

Bob Curwen Arte Ederretako lizentziaduna da Londresko Unibertsitatetik. 1980ko hamarkadaren hasieratik bizi da Euskal Herrian. Gaur egun, itzultzaile gisa aritzen da lanean.