Zinema_ilegala
Zinema_ilegalaren hamazazpigarren saioa
by
Sahatsa Jauregik eta Concepción Elorzak proposatutako materiala ikusi, eta gero solasaldia egingo dugu.
Proiekzioa: Proiekzioa: Era ez sistematikoan hautatutako ikus-entzunezko materiala, Kenneth Anger-en Puce Moment (1949) abiaburutzat hartuta.
Une honetan, Sahatsa Jauregi eta Concepción Elorza elkarri lotuta daude, besteak beste, ikerketa batean dihardutelako, Sahatsa prestatzen ari den doktorego-tesiari loturik. Tesiaren gaia porrotarekiko erakarpena da, eta Sahatsak IAD eskuratzeko atondu zuen lanarekin du zerikusia. Fenomenología de lo Kitsch: Aproximación a las relaciones fruitivas entre sujeto y objeto da lan horren izena, eta orduantxe aritu ziren biak elkarlanean lehenbiziko aldiz. Kasu honetan, Puce Moment pieza abiaburutzat hartuta, elkarrizketa bat sortu dute, eta horrek, ikerketan eta intuizioan oinarrituta, irudien ibilbide bat sorrarazi du, lehen osagai horri lotutako ikus-entzunezko lanak korapilatzen dituzten irudien ibilbidea.