Zinema_ilegala
Zinema_ilegalaren berrogeigarren saioa
by
Joseba García Martínek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.
The Suspended Step of the Stork (To Meteoro Vima tou Pelargou) (Theo Angelopoulos, 1991, 143 min.)
“Itxarongela” Greziako hiri bat da, Albaniarekiko mugan kokatua. Alexandros kazetaria hiri bertan dago, hiria uzteko baimenaren zain han bilduta dauden errefuxiatuen berri ematen. Erreportajea egiten duen bitartean, aspaldi desagertutako politiko greziar bat ezagutzen du jendetzaren erdian.
Zatiketa sortzen duten espazioko markak, bereizten duten eraikuntza sozialak, eta, horren erdian, modernitatea, burdinazko kaiola, burokrazia, “itxarongela”, geldi, egonean, menpe egotera behartzen gaituen lekua: “Muga zeharkatu dugu, baina hementxe gaude oraindik. Zenbat muga zeharkatu beharko dugu etxera iristeko?”. Joan-etorriko bidaiak, aire zabaleko ez-lekuetatik igaro ondoren. Zerua, purgatorioa eta infernua bereizten ditu lerroak, a priori baliokideak (aurretiazko lehentasunik gabe) eta, era berean, memoria kolektiboa eratzen duten gorputzak, ahaztutako mamuak eta espektroak bizitzeko (ez)egokiak. “Memoria”, “Historia”, “lurraldea”, “migrazioa” eta “mugak”, sortutako kaosaren ordena berria itzultzea…
Joseba García Martín (Irun, 1991) Soziologiako lizentzia lortu berri du UPV/EHUn, eta toki berean jarraitzen du ikasten. Film batean bezala, institutuan erretiroa hartzeko zain zegoen liburuzainak sartu zuen zinemaren munduan. Horri dagokionez, gaur egun dituen ezagutzak hala-holakoak omen dira oraindik.