“Zer egin subsuntzio errealarenpean?” irakurketa-taldearen seigarren saioa

by

Proposatutako testua:

Marina Vishmidt-en “Notes on Paradoxes of Self-Abolition”. Ray Brassier-en “Wandering Abstraction”-ri emandako erantzuna. 


Irakurketa-saioa 10:00etatik 14:00etara izango da. Parte hartzeko eta ingelesez idatzitako bibliografia jasotzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org

Saio hau irakurketa-taldearen seigarrena da. Saioei amaiera emateko, lantegi bat izango da 2014ko azaroaren 28an eta 29an. Mintegian Federico Corriente, Anthony Iles, Rob Lucas, Anna O’Lory, Zoe Sutherland eta Marina Vishmidt-ek hartuko dute parte. Loty Negarti eta Mattin arduratuko dira irakurketa-saioak eta mintegia koordinatzeaz.