Zapi Zuria
zapi zuria
by
Bulegoa z/b-ren argitaratzeko gune digitalaren aurkezpen publikoa
2025eko azaroaren 27a, osteguna – 19:00
JENDEARENTZAT ZABALIK:
Ostegunetik larunbatera, 2025eko azaroaren 27tik abenduaren 13ra.
17:30etik 19:30etara
EKARPENAK: Esti Ibarra, Mariano Mayer, Tripak eta Haiek, Vinita Gatne, Jon Mikel Euba, Josebe Martínez, Miel Oyarzabal eta Xabier Salaberria, Katrin Mayer, Daniel Llaría, Alejandra Pombo Su, Dora García, Verde Prato eta Sahatsa Jauregi, Begonia Santa Cecilia eta Luis Moreno Caballud.
ZAPI ZURIA
Haizeak astindutako zapi zuria agur-seinalea da, baita errendizio, su-eten edo laguntza-eskearena ere. Zabaldurik eta urrutitik ikusia, irekitako liburu batekin edo mihise zuri batekin nahas daiteke. Zapi Zuria Bulegoa z/b-ren argitalpen-espazioa da, parte-hartzeak argitaratzeari eskainia.
2020ko ekainean, COVID-19ak eragindako itxialdiaren garaian, Bulegoa z/b-k Zapi Zuria aurkeztu zuen, irregulartasunez eta maiz jendarteratzen diren hainbat formatutako esku-hartzeak argitaratzeko gune digitala.
Bulegoa z/b-ren hamabosgarren urteurrena dela-eta, Zapi Zuriak orain arte bildu dituen hamahiru ekarpenak aurkeztuko dira bulegoaren gunean. Bideoen, audio-piezen, testuen, marrazkien eta objektuen aukeraketa bat, eta, gainera, hiru parte-hartze berri: Dora Garcíaren Cartas del desencanto, Verde Prato eta Sahatsa Jauregiren 6 abesti, 6 eszenografia eta Begonia Santa Cecilia eta Luis Moreno Caballuden Máquina de conmoción (Y con Black Bach Artsakh).
ZAPI ZURIA
Sekula osorik ezin ikus daitekeen marrazki-mapa bat, irudi bat eta ezkutuko bideo bat izan ziren Zapi Zuriaren abiaburua.
Esti Ibarra artista da.
¿POR QUÉ ME GUSTA SANTIAGO DE PAOLI?
Burzaco, Glew eta Adroguéren arteko arratsalde batean, galdera bat egin da. Erantzunak metodologia bihurtuko du zalantza.
Mariano Mayer poeta eta komisario independentea da. Madrilen bizi da.
POSIDONIA
Munduaren amaierako arkitekturak dira munduaren etorkizuneko amaiera eraikitzen dutenak. Lagungarri dira bera definitzeko, hiltzera laguntzen dute edo beragatik hiltzen dira.
Tripak Haiek-en egitura etengabe hiltzen da, eta bide ematen digu krisiaz, gainbeheraz eta harreman arduratsuez gogoeta egiteko, edo, behintzat, prozesu horretaz adi egoteko.
Egitura izaki bizidun baten modukoa da, eta gorputzak, bizigabeak bailiran, harekin konprometitzen dira, zatikatu egiten dira eta bera zartatzen dute.
Tripak + Haiek. Tripak (Maite Mugerza, Marina Suárez Ortiz de Zárate, Natalia Suárez Ortiz de Zárate eta Andrea Berbois) eta Haiek-en (Ion Arregi eta Martin Ferran) arteko lankidetzak topaketa bat du sorburu: bere kezkak formatu eszenikoan aztertu nahi dituen konpainia baten eta lan bera arkitektura eta eraikuntza-formez egiten duen beste konpainia baten artekoa.
OFFERINGS
Offerings (eskaintzak) inguru desberdinetan dauden instalazioak dira, errealitatearen esparrua aldatu eta gutxitan bisitatutako munduetara eramaten gaituztenak.
Vinita Gatne (1988, Mumbai) artista da, instalazioa lantzen du, eta arkitektura eta hirigintzako ikasketak ditu. Lanean, narrazio-modu desberdinekin esperimentatzen du, anekdotikoaren agertokia aldatu, eta paisaia iragankor eta kimeriko bihurtzeko.
ALGO QUE VER, NADA QUE DECIR (IMÁGENES MUDAS)
On Praxis, An Unstated Theory ikastaroaren 3. saioaren zati bat; Dutch Art Institute, DAI, 2016-2017.
Jon Mikel Euba artista idazketa ardatz duen proiektu bat garatzen ari da 2006az geroztik, teoria tekniko bilakatuko den praxi bat definitzeko.
MUJERES Y EXILIOS
Hiru ekarpen, Josebe Martínezek Bulegoa z/b-n koordinatutako Emakumeak eta erbesteratzeak (Mujeres y exilios) hiru irakurketa-saioetatik abiatuta. Yelena Cvejic eta Norma Mogrovejoren parte-hartzearekin.
Josebe Martínez. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Literatura Hispanikoan doktorea Kaliforniako Unibertsitatetik, San Diego. Condición de extranjería. Escritoras latinoamericanas. América y Europa. Siglo XXI ikerketa-proiektua zuzentzen du.
2022: ENTRE EL MUEBLE Y EL INMUEBLE
Erakusketaren muntaketaren irudien konbinazioa eta erretikula bat, 2022ko indarreko egutegiko datekin bat datorrena zenbakien, asteko eta hileko egunen banaketan. Hiperesteka bat dago, baten batek inprimatu eta bikoiztu nahi badu. Papera aurreztu behar da.
Miel Oyarzabal artista da, eta 2020an, Xabier Sabalerriarekin batera, Entremuebles/Entre el Mueble y el Inmueble esku-hartzea egin zuen Bulegoa z/b-n.
Xabier Salaberria artista da, eta 2020an, Miel Oyarzabalekin batera, Entremuebles/Entre el Mueble y el Inmueble esku-hartzea egin zuen Bulegoa z/b-n.
NORK DESKODETZEN DU HEMEN NOR, NORK KODETZEN DU HEMEN NOR?
Katrin Mayer-ek Zapi Zurirako egindako ekarpena c0darekin dago lotuta, kodea idazteko eta idazteko modu feministei buruzko ikerketa-proiektu eta plataforma editorialarekin.
Katrin Mayer-ek (Berlin) testuinguru bakoitzerako berariaz egindako herstoriografia feministak lantzen ditu.
SIX TRACKS BY DALL
Paloma Chamorrori eskainitako Material Voicesen kantatu nuen Bulegoa z/b-n. Hau da egun horretako audio-grabazioa, kontzertuaren parte izan zen bideo-pistarekin batera.
Daniel Llaría artista bisuala da eta Anguiano (Errioxa) eta Bilbo artean bizi eta lan egiten du.
BÚCARO
Jorge Ramírezekin lankidetzan egina. Loechesko monastegia, 2022ko maiatza.
Edizioa: Josu Bilbao.
Alejandra Pombo Su (1979, Galizia). Artista.
CARTAS DEL DESENCANTO
“¡Revolución, cumple tu promesa!” [Iraultza, bete zure hitza!] topaketa/tailerra zela-eta, 2021ean Bulegoa z/b-n irakurritako lanaren bertsio zabala. Hautaketaren tituluak Lucy Stonek 1855ean emandako Desengainua da emakumeen patua hitzaldia parafraseatzen du.
Dora García artista eta irakaslea da. Oslon bizi da eta bertan lan egiten du.
6 ABESTI, 6 ESZENOGRAFIA
6 abesti, 6 eszenografia (2024) kontzertu-performance-eskulturaren bideoa, Sahatsa Jauregiren eta Verde Pratoren arteko lankidetza, Bulegoa z/b-k Material Voices-en zazpigarren saioan parte hartzeko egindako gonbidapenari erantzuteko egina. Lankideak: Andrea Angulo, Hodei Herreros, Gorka Laspiur, Izar Okariz, Kris Ortiz, Javier Ozcoidi, Cata Rubio.
Ana Arsuaga (Tolosa, 1994) artista eta musikaria da.
Sahatsa Jauregi (Itaparica, 1984) artista da. Bilbon bizi da eta hor lan egiten du.
MÁQUINA DE CONMOCIÓN (Y CON BLACK BACH ARTSAKH)
Ayreen Anastas eta Rene Gabri-ren Black Bach Artsakh filmarekin elkarrizketan sortutako testuz eta irudiz osatutako liburu bat da Máquina de conmoción. Indarkeria kolonialak eta genozidak era askotara erasandako jendearen arteko enkontruei bide eman dieten arte-faktuen sorkuntza aztertzen du: haien zauriek, haurtzaroek, hizkuntzek, borrokek eta bizimoduek duten indarra areagotuko duten enkontruei.
Begonia Santa Cecilia artista da (Brooklyn). Tradizio piktorikotik abiatzen da bere praktika, eta korapilatzen du naturaren behaketarekin, eguneroko esperientziarekin eta elkarrekin bizitzeari eustearen inguruko aktibismoarekin.
Luis Moreno Caballud idazle eta historialari kulturala da, eta harremana du New Yorken eta Estatu espainiarrean esperimentazio politikorako eta ikaskuntza autonomorako dauden espazio autokudeatuekin.