VINITA GATNE: OFFERINGS

by

Ekainak 26, larunbata, 17:30-22:00.

Vinita Gatneren Offerings Zinema_Ilegaleko 92. saioa batera aurkeztuko da, Solokoetxeko udako solstizioaren esparruan. Jardunaldi hori Bilboko Solokoetxe auzoko hainbat espaziok 2015 geroztik batera antolatzen dugun ospakizuna da.

VINITA GATNE: OFFERINGS
Offerings (Eskaintzak) eskala desitxuratzen duten lente batzuk dira, eguneroko paisaietatik abiatuta atari magikoak sortzen dituztenak. Lente ahurren gainean eraikitako miniaturazko paisaien multzo bat da, gero, landare, hiri eta itsas hondoen aurrean fotografiatzen diren. Zapi Zuria online argitalpenerako webgune interaktibo gisa garatu da.

Offerings lenteak eskuz esku pasatzeko, bidaiatzeko eta aldatzeko pentsatuta daude. Gonbidapen bat dira, haiekin pasieran ateratzeko, eta beste dimentsio bat, beste istorio bat, beste une bat emateko.

Nahi baduzu, atera argazki bat eta sartu irudi imajinarioen artxiboan. Bidali zure offeringsen bertsioa bulegoa@bulegoa.org helbidera edo igo Instagramera @bulegoazb eta @virtualvini etiketekin

Vinita Gatne (Mumbai, 1988) artista da, instalazioarekin eta eszenografiarekin lan egiten du, eta paisaia kimerikoak eraikitzen ditu jakintza anekdotikoetatik ibiltzeko modu gisa. Errealitatearen agertokiak oso gutxitan bisitatzen diren dimentsioetara garraiatzen ditu, eta, horrela, narratiba linealak iraultzen eta irudikapen zitalak desmuntatzen saiatzen da. Bere instalazio artistikoak interaktiboak dira berez, eta ikuslearen eta aztergaiaren arteko harreman-moduak zalantzan jartzea dute helburu. Bere lan eszenografikoen artean Wu Tsang-en One Emerging from a Point of View (2019) eta Marwa Arsanios-en Microresistances (2020) filmak daude.

Vinita Gatne-ren offerings Material Voices: erakusketak egiteko lanaren genealogia feministak programaren lehenengo saioaren testuinguruan aurkeztu zen. 2021etik 2022ra bitartean garatzeko den programa Bulegoa z/b-n espazioan ospatutako topaketa batzuk dira. Horietako bakoitzean, bi gonbidatuk erakusketa zehatz bati buruz hitz egiten dute, eta hirugarren batek testuinguru desberdin batetik datorren artelan bat erakusten du.

Material Voices: erakusketak egiteko lanaren genealogia feministak programak New Yorkeko Foundation for Arts Initiatives (FFAI) erakundearen babesa du.