UDAKO TRINKOA. 5. SAIOA: GIOVANNA ZAPPERI

by

L’aggettivo donna laneko argazkia (Collettivo femminista cinema, 1971)

Uztailaren 6an, 18:00etan, Erromako Espainiako Akademian. 

In Qualche Luogo Lontano: Roma (In Some Far Place: Roma) udako bosgarren saio trinko honetan, Giovanna Zapperik Autonomiaren bitartekoak. Emakumeen zinema dokumental eta esperimentala 60-70eko hamarkadetako Italian aurkeztuko du.

In Qualche Luogo Lontano: Roma da Space is The Place/The Place is Space barruan Erroman egiten den programaren izenburua. Bulegoa z/b-k abiarazitako ikerketa-proiektu honen helburua da artea praktika kritiko gisa aztertzea, tresnak eskaintzen baititu gelditzeko, begiratzeko eta munduan kokatzeko, baita egoerak sortu, bizitzeko moduak irudikatu eta espazioa sortzeko ere. Aldizkako topaketen bidez egituratuta, hainbat forma hartzen ditu, hala nola aurkezpenak, irakurketa-saioak, ibilaldiak, lurraldearen gaineko ekintzak eta hainbat arte-ekoizpen.

GIOVANNA ZAPPERI: AUTONOMIAREN BITARTEKOAK. EMAKUMEEN ZINEMA DOKUMENTAL ETA ESPERIMENTALA 60-70EKO HAMARKADETAKO ITALIAN

1978an idatzitako adierazpen labur batean, Dacia Maraini idazle eta autore feministak dio zinemaren oinarrian teknologiaren kontrol maskulinoa eta emakumeen energiez eta irudimenaz egindako jabetzea daudela. Mekanismo horiek eraisteko –jarraitzen du Marainik–, emakumeek teknologia berentzat eskatu behar dute, hain zuzen ere, baztertuak izan direlako. Hala ere, irekita geratu zen auzia, alegia,  gizonezkoen ekoizpen-baliabideak egoki ote diren emakumeen esperientziak adierazteko. Autoerrepresentazioaren, subjektibotasunaren eta ekoizpen zinematografikoaren arteko lotura konplexua kontuan hartuta, hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako Italiako emakumeen zinema dokumental eta esperimentala aztertu nahi dut. Mugimendu feministak esparru politikoa eskaini zien emakumeen kolektiboei eta emakumeen alienazioaz eta desioez hitz egin nahi zuten eta zinemarekin eta arte bisualekin lotuta zeuden beste ekimen batzuei. Praktika zinematografikoak, kolektiboak zein indibidualak, aztertzean, elkarri lotutako gaien mapa bat egiten saiatzen da mintegi hau, hala nola emakumea gerraosteko Italian subjektu politiko gisa agertzea, zinemaren eta autokontzientziaren (kontzientzia hartzearen) arteko harremana  eta emakumeen arteko adiskidetasunen, aliantzen eta intimitateen garrantzia.

Giovanna Zapperi arte garaikidearen historiako irakaslea da Genevako Unibertsitatean eta, gaur egun, Rudolf Wittkower bekaduna da Artearen Historiako Max Planck Institutuko Bibliotheca Hertzianan, Erroman. Bere azken liburuak Carla Lonzi italiar arte-kritikari eta feminista erradikalaren idatziak aztertzen ditu: Carla Lonzi. Un’arte della vita [Carla Lonzi: Bizitzaren arte bat] Roma, 2017 (frantsesezko itzulpena: Dijon 2019). 2019-2020an, Nataša Petrešin-Bachelezekin batera, Musa intsumisoak: Delphine Seyrig eta bideo feministako kolektiboak Frantzian 70 eta 80ko hamarkadetan erakusketaren komisarioa izan zen (LaM, Lille eta Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril).

In qualche luogo lontano: Roma 2020-2021 ikasturterako Arte, Hezkuntza eta Kulturako MAEC-AECID beken esparruan egindako proiektua da, Erromako Espainiako Errege Akademiarako beka-programaren barrukoa.