EL CONTRATO, Hitzaldiak eta jarduera performatiboak
Très bien éclairé. Arantxa Martínez
by
“Orain dela bost urtetik hona, irudia eta bisualitatea nozioek interesa pizten didate, gorputzari eta bere gaitasun performatiboari dagozkielako. Nozio horiek aukera ematen didate gorputzari eta egoera eszenikoari buruz behingoan hausnartzeko. Orain arte, Lola Rubiorekin batera egin dut ikerketa- eta sormen-lana. Feldenkrais metodoko prestakuntza jasotako artista horrekin The Present (2011) pieza egin nuen, eta Très bien éclairé lanean argitu beharreko kontu berriak aipatzen ditugu argiaren eta gorputzaren arteko harremanaz. Gure lana, artista askorena bezala, arlo independentearekiko mugan egon da beti: baliabide urri eta ikusgaitasun gutxi. Ekonomia horrek zehazten du praktika artistikoarekin dugun kontratua, eta metodologia zehatz bat eratzen du lan egiteko, jabetzeko eta ekoizpen partikularra eta asmatutakoa sortzeko”.
Très bien éclairé AlhóndigaBilbaoko Erakusketa Aretoan aurkeztuko da. Jarduera hau EL CONTRATO erakusketako jardueren programan sartuta dago, 2014ko urriaren 2tik 2015eko urtarrilaren 11ra arte Bulego z/b ekimenaren eta AlhóndigaBilbaoren artean izan den lankidetza-proiektuan.
Informazio gehiago: www.alhondigabilbao.com
Arantxa Martínez (Madril, 1975) interpretatzailea eta koreografoa da, eta Berlinen bizi da 2003. urtetik. Ballet eta dantza garaikideko prestakuntza jaso zuen Madrilen, eta Montpellier-eko Zentro Koreografikoan 1999an. Bere lanean, gorputzak ingurukoarekin trukatzeko eta identifikatzeko prozesuei heltzen die, eta performatibitatea ikertzen du, prozesu horiei dagokienez. Hona hemen bere oraintsuko lanak: Emisiones Cacatúa. Special Issue (2012), Nilo Gallegorekin; The Present (2010-2012), Lola Rubiorekin; Al oeste del Pecos (2007); Jota, a folk-striptease in 4″ (2007). Interpretatzaile gisa, Juan Domínguez, Petra Sabisch, Sebastian Blasius, Antonia Baehr, Isabelle Schad, Eszter Salamon eta Tino Sehgalekin aritu da lanean.