SUSANA TALAYERO: UN FONDO BLANCO QUE NUNCA ESTUVO LIMPIO

by

Susana Talayero: 4 cani per strada (1990). Xehetasuna.

SUSANA TALAYERO: UN FONDO BLANCO QUE NUNCA ESTUVO LIMPIO
Jendearentzat irekitako erakusketa:
2015eko maiatzaren 5etik ekainaren 14ra, ostegunetik larunbatera.
17:00etatik 20:00etara.

SUSANA TALAYERO: UN FONDO BLANCO QUE NUNCA ESTUVO LIMPIO
Berrikusi, berregin. Gauzak mugitu. 1986-1987-1988-1989-1990-1991-1992-1993-1994-1995-1996, Erroma. Erromatarren erako infrahistoria: programarik gabe, haztamuka, kanpotarrak, lurpeko bideak, plazak. Pintura, bizimodu bat fabrikatu, bizi-munduak fabrikatu.

Bulegoa z/b-n Equilibrio precario (1988) eta 4 cani per strada (1991) pinturak eta Retratos (1991) margolanak aurkeztuko ditut. Denak dira Erroman lagatako bi estudiotan egindako piezak: eraikin hondatu batean eta palazzo baten sotoan. Horrez gain, Un taglio nello spazio (2024) bideoa ere aurkeztuko da, artxibo fotografikoaren beraren eta hastapeneko eta memoriako leku horretan –Erroman– 2021ean eta 2023an egin nituen bi ekintzaren arteko gurutzaketa. 

Materialaen logika gordin eta euforikoari entzun; artxiboarekin lan egin hura eraldatuz; jolastu mundu hau existituko balitz bezala, aurre eginez.

Susana Talayero (Bilbo, 1961) UPV/EHUn Arte Ederretan lizentziatu ondoren, Erromara joan, eta han bizi izan zen hamar urtez. Bilbora itzultzean, 1996an, pinturaren eta marrazkiaren arloan aritu da, eta saiakuntza bideografikoak ere egin ditu. Gaur egun, pinturaren eta espazioaren arteko harremana du aztergai, formatu handiko muntaketa metagarrien bidez. Orain egiten ari den proiektua 3 acciones corsarias da, eta pinturaren, gorputzaren eta bere Erromako autobiografiari lotutako kokapenen arteko harremana aztertzen du. Berriki egin dituen erakusketen artean, hauek nabarmentzen dira: Meteora (2024) CarrerasMugica, Bilbo (2019); Relatos de entrenamiento, CAB Burgos (2018); Una certa organizzazione delle cose, AOC F58, Erroma (2017) eta Kronika geldiezina 1986-2016, Bilboko Arte Ederren Museoa (2016). 2023an Gure Artea saria jaso zuen, egindako ibilbide artistikoaren omenez.

Erakusketa hau Una certa Roma Material Voices. Erakusketak egiteko lanaren genealogia feministak programaren zortzigarren saioaren barruan aurkezten da.