Soineko Paisaia soinu artxiboaren entzunaldi jarraia + Argitalpenaren aurkezpena

by

Entzunaldia 10:00 – 21:18
Argitalpenaren aurkezpena – 19:00

  

  

SEM teknologiaren bidez lortutako irudia: biniloa eta orratza

Saio hau, Soineko Paisaia artxiboaren entzunaldi jarrai gisa plantetatzen da. Ehun eta hogeita hemeretzi soinu grabaketek osatzen duten hamaika ordu, hemezortzi minutu eta berrogeita hiru segundoko iraupeneko artxiboa, haren grabaketen kronologiari jarraituz, hasieratik bukaerara entzungai jarriko dugu. Bitarte horretan, soinu grabaketa guztien fitxak eskura egongo dira, ateak eta bozgorailuak zabalik, sarrera eta irteera libreko entzunaldi egoera bat sortuz. Arratsaldeko zazpietan, artxiboari forma berri bat ematen dion Soineko Paisaia 2009-2015 / Dorsal Landscape 2009-2015 argitalpena aurkeztuko dugu. Argitalpen horretan, beste eduki batzuekin batera atondutako estutxean, hiru LP-tan jasotako laurogeita hiru artalde-grabaketen laginak jasotzen dira. Bertan dira, besteak beste, 2013an egindako Aralarrera txangoan jaso genituen hainbat grabaketa. Esperientzia hori hizpide izanik eta egitasmoan zehar jazotako beste hainbat gertakari aitzakiatzat hartuz, lanean sakontzeko aukera izango dugu goizeko hamarretan hasi eta gaueko bederatziak eta hemezortzi minututan bukatuko den saio honetan.

Honako hauek finantzatu dute proiektua: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Audiolab, Bulegoa z/b, Aranzadi Zientzia Elkartea, Goierriko Eskola, Gordailu eta Traktora.

Nader Koochaki (1983, Donostia) soziologian lizentziatua da eta 2008 urtetik aurrera artearen alorrean garatu du bere lana. Bideoaren, argazkiaren eta soinuaren alorrean ekarpen nabarmenak egin ditu. Orain arte, Naderren lanak ondorengo lekuetan erakutsiak izan dira: Arteleku, Arabako Lurralde Historikoaren Artxiboa, Donostiako Cristina Enea Fundazioa, Bilboko Bizkaia Aretoa, Egiako Kultur Etxea, Miarritzeko Mediateka, Baionako Euskal Museoa, Bilboko Club Le Larraskito, Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioa, Gasteizko Artium Museoa, Dubaiko MOP, Londreseko Edge of Arabia eta Sophia Contemporary Gallery eta Donostiako Tabakalera. Artista desberdinekin egindako kolaborazio lanak ere aipagarriak dira, hala nola, Ibon Aranberri, Usue Arrieta eta Vicente Vázquez, Ingrid Buchwald eta Carme Nogueirarekin lan egin du.