EL CONTRATO, Hitzaldiak eta jarduera performatiboak
Soft Focus, eta ondoren Balio Faziala. Asier Mendizabal
by
Soft Focus, eta ondoren Balio Faziala hitzaldian, Asier Mendizabalek bi testu irakurriko ditu. Lehen batean, testu independenteak dira, baina ondoz ondo irakurrita lotura bat sortzen da haien artean, bai eta artistak EL CONTRATO erakusketan duen Das unbekannte Spanien/Espainia, tipoak eta janzkiak lanarekin ere. AlhóndigaBilbaoko Erakusketa Aretoan izango den diapositiba-proiekzio bikoitzak bi molde jartzen ditu ondo-ondoan, argazkigintzatik abiatuta, identitate kolektiboa paisaiaren eta folklorismoaren nola-halako ideia baten bidez irudikatzeko bi modu. Era beretsuan, bi irakurketa horiek ondo-ondoan jarriz, beste molde bat sortu nahi du sorkuntza eta irudikapen kulturalen finkapena ikusteko, argazkigintza etnografikoaren, paisaien margolaritzaren, edo diru-paperean egindako pertsonaia ospetsuen erretratuen bidez.
Hitzaldi hau EL CONTRATO erakusketako jardueren programan sartuta dago, 2014ko urriaren 2tik 2015eko urtarrilaren 11ra arte Bulego z/b ekimenaren eta AlhóndigaBilbaoren artean izan den lankidetza-proiektuan. Soft Focus, eta ondoren Balio Faziala AlhóndigaBilbaoko Erakusketa Aretoan aurkeztuko da.
Informazio gehiago: www.alhondigabilbao.com
Asier Mendizabal (Ordizia, 1973) artista da eta Bilbon bizi da. Forma, diskurtso eta ideologiaren arteko harremanak aztertzen ditu bere lanean. Banakako erakusketa hauek egin ditu: Hordaland Kunstsenter, Bergen (2013); Raven Row, Londres (2011); Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril (2011); Culturgest, Lisboa (2009). Taldeko erakusketa hauetan hartu du parte, besteak beste: São Pauloko 31. Bienala, São Paulo (2014); A Singular Form, Secession, Viena (2014); Scenarios about Europe, GZK, Leipzig eta San Telmo Museoa, Donostia-San Sebastián (2013); Illuminations, Veneziako 54. Bienala, Venezia (2011).