Beste egonaldi-modalitate batzuk
SAVERIO CANTONI: THE OPPOSITE OF SILENCE IS A SHOCKWAVE
by
Saverio Cantoni: The opposite of silence is a shockwave
Eguna: osteguna, 2026ko apirilaren 23a. 19:30.
Presentación de Saverio Cantoni al cierre de su residencia en Bulegoa z/b. The opposite of silence is a shockwave es una producción de Bulegoa z/b como parte de access: practices and habits.*
SAVERIO CANTONI: The opposite of silence is a shockwave
Mutilatzeko eskubidea (The Right to Maim) liburuan Jasbir K. Puar-ek aztertzen duenez, munduko desgaitasun gehiena sortzen da indarkeria kolonialaren, desarrollismoaren, baliabide-desberdintasunaren, gerraren eta genozidioaren bidez. Bulegoa z/b-ko proiektu honetarako, Júlia Ayerbe ikertzaile hispaniar-brasildarrarekin lan egin dut. Haren lana gorputz disidenteak, irisgarritasuna eta praktika editoriala ditu ardatz. Proiektu honen bidez, Europar Batasuneko mugen paradigma aztertu nahi dut –Europako mugak kanpora ateratzeko prozesua eta erkidegoz kanpoko herritarren desgaikuntza/ahultzea– esparru kontzeptual horren bidez.
Júlia Ayerberekin dudan lankidetza crip eta queer teorian oinarritzen da, eta Desgaitasunerako Justiziaren (Disability Justice) printzipioei jarraitzen die. Mugimendu hori queer artista eta aktibista desgaitu beltzek sortu zuten, espazio aktibistetan desgaitasuna eta kapazitismoa eskubideen diskurtso nagusitik bazter utzi zituztelako. Júlia Ayerberekin dudan lankidetzak irisgarritasuna birformulatu nahi du, ez betebehar instituzional baten ondorioz, baizik eta praktika espekulatibo eta fluido gisa, bideragarriak diren gorputzak, ezagutzak eta etorkizunak zehazten dituzten azpiegitura kultural, politiko eta historikoak aztertuta.
Saverio Cantoni (1985, Italia) artista desgaitu bat da —ahozko hizkuntza erabiltzen duen pertsona gorra—. Zuritzat hartzen dute eta Berlinen bizi da. Hainbat baliabiderekin lan egiten du, eta bere praktikak ezagutza material gisa ulertzen du ekintza. Soinura, pigmentu islatzaileetara eta gailu pertsonalizatuetara hurbiltzen da, memoriaren eta erresistentziaren eramaile biziak diren aldetik, “sarbidearen estetika” bati eta mundu ez-normatibo baterako duen ahalmenari buruz egiten ari den ikerketa batean. Bakarka eta lankidetzan egindako lanak –Sickness Affinity Group-eko (SAG) kide eta hainbat aliantzatako aktibista gisa– botere-egiturak desegonkortu, eta esperientzia sentsorialei buruzko irakurketa normatiboak berriz pentsatu nahi ditu.
*The opposite of silence is a shockwave Bulegoa z/b-k enkargatutako ekoizpena da eta access: practices and habits epe luzeko proiektuaren barruan dago. If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution (Amsterdam, Herbehereak) eta Askeaton Contemporary Arts (Askeaton, Irlanda) ekimenekin lankidetzan egindako proiektu honetan irisgarritasuna garatu nahi dugu, arte-erakunde gisa egiten dugun lanaren funtsezko praktika sortzaile gisa. Europar Batasunak finantzatzen du access: practices and habits.
Europar Batasunak kofinantzatua. Adierazitako iritziek eta ikuspuntuek beren egilea(k) bakarrik konprometitzen dute, eta ez dituzte nahitaez islatzen Europar Batasunarenak eta Europa Sortzailearenak. Europar Batasuna eta erakunde finantzatzailea ezin dira haien erantzuletzat hartu.
