RANA HAMADEH: OPERAZ METODO GISA

by

The Sleepwalkers (2015), Rana Hamadehen filmaren fotograma. Artistaren eskaintza.

ESKUZ IDATZIAK, AHOZ JOSIAK LANTALDEA:

2025/05/27, asteartea, 18:30: Operaz metodo gisa, Rana Hamadeh-ekin.
2025/05/28, asteazkena. 10:30-13:30 eta 15:30-18:00 (bazkaria Bulegoa z/b-n): eskuz idatziak, ahoz josiak lantaldea. 

Rana Hamadeh-ek bere lanaren terminologiak, erreferentzia-eremuek eta logika estetikoak oinarrian dituzten marko estetiko-teorikoen mapaketa egingo du. Horretarako, iraupen luzeko proiektu batzuk aztertuko ditu, besteak beste, Standard_Deviation eta The Ten Murders of Josephine serieak eta Alien Encounters proiektua. Aurkezpenaren ardatza izango da antzerkia, opera eta “lan operistikoa” (operatic labour) “pentsamendu kuratorialerako” tresna gisa ulertzeko duen modua.

Rana Hamadehen Operaz metodo gisa aurkezpenak hasiera emango dio eskuz idatziak, ahoz josiak lantaldeari, zeinaren azken helburua den opera bat idaztea, imajinatzea eta egitea. Eskuz idatziak, ahoz josiak Space is the Place/The Place is Space-ren 2024-2026 edizioa da.

Eskuz idatziak, ahoz josiak lantaldearen topaketan parte hartzeko, idatzi bulegoa@bulegoa.org helbidera.

Rana Hamadeh ikusizko, soinuzko eta performancearen arloko artista bat da, eta, bere lanean, antzerkiaren, zinemaren, soinuaren, baliabide digitalen eta erakusketak egitearen arteko mugak itxuragabetzen ditu. 2016az geroztik, “praktika operistikoa” garatzen du, eta, hor, berariaz esperimentatzen du soinu-konposizioarekin, ereduak probatuz, pentsamenduen eta ikasketen forma hedatuetarako/kolektiboetarako. Haren iraupen luzeko proiektuak urteetan zehar garatzen dira kapitulu sekuentzialen bidez, eta gogoeta egiten dute epistemologiei, ekonomiei eta justiziaren teknologiei buruz, justizia ulertuz neurriaren, ikuskizunaren, itzulpenaren, erreprodukzioaren eta estandarizazio mekanikoaren ikuspegitik.