NOUR BISHOUTY + ADRIAN SCHINDLER: IN BETWEEN THE VERSES WINGING FROM HILL TO HILL, ALL WAS UTTERLY SILENT

by

In between the verses winging from hill to hill, all was utterly silent
Nour Bishouty eta Adrian Schindlerren irakurketa performatiboa, bere egonaldiaren amaieran.*
Eguna: asteartea, 2025ko irailaren 30a 19:00. 

NOUR BISHOUTY + ADRIAN SCHINDLER: IN BETWEEN THE VERSES WINGING FROM HILL TO HILL, ALL WAS UTTERLY SILENT
Misteriozko trikimailuak. Kez betetako gela bat. Laranjak airean zintzilik. Bere pisuarekin bihurritutako soka bat. Erloju baten tik-tak-a, bere baitara biltzen den hots bat. Kartelak hormetan zabalduta, esertzeko zain dauden ahizpak bezala. Gorantz doan kea. Pertsonaiak desagertu, eta berriz agertzen dira. Postetxeko arduraduna bereizi, eta lurretik lerratzen da. Lagun zahar bat urez gainezka eta dardarka. Ilgora dardarka. Anputatutako hanka bat aurrerantz makurtzen da, susmo baten gisa. Zaldiak zeruan. Zuhaitzak gelditu, eta berriz hasten dira. Ezin azalduzko birak.

Nour Bishoutyk eta Adrian Schindler-ek irakurketa performatibo bat aurkeztuko dute, Bulegoa z/b-n izandako hilabeteko egonaldiaren amaieran. Egonaldian, idazteko, irakurtzeko eta marrazteko protokoloak landu, eta jendaurreko topaketak eta zinema-proiekzioak egin dituzte. Beren metodoek magiak eta ametsak edizio-espazio gisa duten narrazio-ahalmena dute aztergai, eta Palestinako denbora zatikatuz egiten dute aurrera, ikuspegi zikliko batetik abiatuta. Ekitaldi hau abian den proiektu baten parte da, eta izendatzeko politikak eta kontserbazio historikoaren eta fikzioaren arteko lerradurak aztertzen ditu, artxiboko materiala, fikziozko korrespondentziak eta fabulazio kritikoa erabiliz.

BIOGRAFIAK
Nour Bishouty diziplina anitzeko artista bat da. Bideoa, eskultura, paperezko lanak, irudi digitalak eta idazketa erabiltzen ditu. Artxiboen memorian dauden hutsuneak eta mendebaldeko ezagutza eta fantasia lantzen ditu batez ere, eta gaizki-ulertuaren aukera sortzaileekin, artikulazioarekin eta baimenarekin lotura duten gaiak aztertzen ditu. Bere lana nazioartean erakutsi da, besteak beste, Museo Universitario del Chopo (Mexiko Hiria, 2026), Liverpool Biennial, Cooper Cole (Toronto), Nuit Blanche (Toronto), Art Jameel (Jeddah), Quebeceko La Biennale, MOCA Toronto, Darat Al Funun (Amman), Casa Árabe (Madril), Mosaic Rooms (Londres) eta Beirut Art Centre guneetan.

Adrian Schindler artista bisual eta zinegile frantziar-alemaniar bat da. Europako legatu faxistak eta kolonialak aztertzen ari da, lente biografiko baten bidez, eta batez ere filmetan, performanceetan, instalazioetan eta ekitaldi publikoetan gauzatzen den elkarlaneko praktika batekin. Teoria dekolonialetik eta zurikeriaren teoria kritikotik (CWT) abiatzen da, eta dokumentu historikoak erabiltzen ditu tresna performatibo gisa, egungo botere-harremanetan iragana nola agertzen den adierazteko. Besteak beste, MACBA (Bartzelona), La Casa Encendida (Madril), Collection Lambert (Avignon), FID (Marseilla), Centre d’art Le Lait (Albi), The Green Parrot (Bartzelona) eta Mahal Art Space (Tanger) guneetan aurkeztu du bere lana.

* Nour Bishouty eta Adrian Schindlerren In between the verses winging from hill to hill, all was utterly silent Tiento-ren gogoeta-taldearen proposamenarekin batera hautatu zuten 2024ko egonaldien deialdian. Epaimahaia Carles Àngel Saurík (kuradorea), Gema Intxaustik (artista) eta Bulegoa z/b-ko kideek osatu zuten.