Egoitza deialdia
MÒNICA PLANES: PILA
by
Mònica Planesen instalazioaren inaugurazioa, Bulegoa z/b-ko egonaldiaren amaieran. Hiru saioko tailerra zuzendu du egonaldiaren barruan. 2022ko egonaldien deialdian, bere proposamena hautatu zuen epaimahaiak, Hacia con el brazo (MURO) izenekoa, Sara Cattin-en Maintenance of What? A place, a thing, an idea. Part III proposamenarekin batera. Epaimahaia Isabel de Naveránek (ikerlaria, kuradorea, editorea eta idazlea), Jorge Satorrek (artista) eta Bulegoa z/b-ko kideek osatu zuten.
INAUGURAZIOA
2023ko irailaren 29a, ostirala, 19:00-21:00
BISITA EGUNAK
2023ko irailaren 30a, larunbata, 12:00-14:00
2023ko urriaren 2tik 4ra, astelehenetik asteazkenera, 17:00-20:00
MÒNICA PLANES: PILA
Gogoeta egiten dut gorputzak mugitzeko dituen aukerez eta horretarako behar dituen gauzez. Zerk jartzen du martxan gorputz bat? Zein da mugitzen lehena? Nora jotzen du eta nola aldatzen da mugitu ahala? Galdera horiei erantzuten saiatzeko, motor baten funtzionamendua eraman nahi dut gorputzera.
Forma eskultorikoa materiaren eta gorputzaren mugimenduaren arteko harremanaren emaitza gisa agertzen bada, eskulturak energia bihur daitezke berez. Erregai gisa, energia hori askatzeko eta eraldatzeko aukera izan dezakete, mugimendu gehiago sortuz: ekintza-potentzia gordetzen duten edukiontziak lirateke, pila baten edo bateria baten modukoak. “Pila gorputzean motor bat bilatzea da, ez bakarrik zentzu mekanikoan, baita zentzu sistemiko, kontingente eta emozionalean ere”.
TAILERRA
Bulegoa z/b-ko egonaldian, lan-prozesu hori erakutsi nahi izan dut, motorraren funtzionamendua ulertu eta kolektiboki gorpuztu duen tailer batean, gero taldean gauzatzeko. Tailerra hiru saiotan banatu da: mugimenduen definizioa, material erregaiekin esperimentatzea, formalizazio eskultorikoa.
Tailerrean honako hauek parte hartu dute: Andrea Angulo, Miren Bayona, Ane Garai, Cecilia Hernández, Hodei Herreros Rodríguez, Alba Mielgo Martin, Gabriel Quiñones, Samuel Ramiro González, Ángela R. Sagredo.
Mònica Planesek gorputzak arkitekturekin eta bizileku dituen objektuekin duen harremanari erreparatzen dio, eta elementu horiek nola zehazten gaituzten aztertzen du, zer eragin duten gure eguneroko portaeran eta ingurunearekiko harremanean. Eskultura egiteko modua hartzen du erlazio horren gauzatze gisa, mugimenduan dagoen gorputzaren eta harekin harremanetan dauden objektu eta egitura arkitektonikoen bat-egite bezala. Horregatik, garatzen duen praktikak agerian jartzen du habitataren eta gorputzak mugitzeko dituen aukeren arteko lotura hori. Eskultura gertakizun bat da.
Banaka aurkeztu du bere lana leku hauetan: Suñol Fundazioa, Bartzelona (2017); Arranz-Bravo Fundazioa, L’Hospitalet de Llobregat (2018), Alejandro Palacínekin batera; Can Felipa Gizarte Etxea, Bartzelona (2020); Galería àngels barcelona, Bartzelona (2021, Art Nou 2017); Pipistrello, Vulpellac (2021); Gelateria Sognio di Gicchio, Bologna (2022). Erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du, Halfhousen, Bartzelonan (2019); Artiatxen, Bilbon (2022); Can Felipa Arts Visuals-en, Bartzelonan (2022); Arte Gaztearen Aretoan, Madrilen (2022); TEAn, Tenerifen (2023) edo TBA21en, C3An, Andaluziako Sorkuntza Garaikideko Zentroan, Kordoban (2023). ARCO Madrid eta beste azoka batzuetan parte hartu du.