Ikasgaiak, OHO
“Laugarren ikasgaia: Bateria”. Nilo Gallego*
by
Nilo Gallego musikaria eta performer-a da. Bateria eta elektronika jotzen ditu. Bere proposamenek alde ludiko bat izaten dute beti. Soinuarekin esperimentatzea hartzen du abiaburutzat, eta entzuleen parte-hartzea lortzen saiatzen da.
Azalan (Lasierran, Araban) bost egun eman ondoren, Nilo Gallegok eta “De la tregua infinita a la guerra de almohadas” (Su-eten amaigabetik burkoen gerrara) izeneko tailerrean parte hartu zuten beste lagun batzuek bateria joko dute Bulego z /b gunean.
Saioa ikastaro moduan antolatuko dugu, tresnaren historia, tresna jotzeko moduak, haren bilakaerak eta dituen esanahi ugariak ikasteko. Hala ere, hori, berez, tresnari berari buruz kontu gehiago ikasteko baino, baliagarriagoa izango zaigu Nilo Gallegok gauzak egiteko duen moldera hurbiltzeko eta bere lana ulertzeko, praktikatik abiatuta.
“Bateria hitzaren sorrera etimologikoa frantsesezko BATTERIE hitza da.
Hona hemen bateriaren definizio batzuk:
Sua hasteko bereziki antolatuta dauden artilleriako piezen multzoa.
Elektrizitateko metagailu bat edo hainbat metagailuren multzoa.
Perkusioko tresnen multzoa; tresnak gailu bakar batean ezarrita daude, eta egile bakar batek jotzen du.”“Horrek oso itxura polita du; hala, bada, has gaitezen jotzen”.
* Gomendatzen dugu perkusioko tresna bat ekartzea (danborra, txindatak, bongoa, irabiagailua, zartagina, zakarrontzia…) eta bi ziri ere bai, edo antzeko zerbait (egurrezko koilarak, zotz txinatarrak…).
Igandea, 2011ko urriaren 2a, 17:00etatik 21:00etara.
Nilo Gallegok mota guztietako agertokietan egin ditu performanceak. Besteak beste, performance hauek nabarmenduko ditugu: “Pigmeus do Mondego” (Mondego ibaian egindako soinu-ekintza), “Amanecer desde Montolivet” eta “Fuera de la fábrica Beta” (site-specific), “Felipe vuelve a casa con las ovejas sonando” (Felipe Quintana artzainarekin batera ardiek egindako kontzertua), “Canción de éxito mundial” (parte-hartzea bultzatzeko soinu-ekintza), “Te invito a un chino” (kanito eta Oscar de Pazekin batera egindako performance esperimentala), “Concierto de megáfonos y sirenas” eta “Concierto aspirador” (Pablo Regarekin batera), “Homenaje Cage” (Markus Breussekin batera), etab. Bestalde, hona hemen egin dituen talde-proiektuetako batzuk: “Yavestruz comoandamios parecementerio” (gune publikoetan egindako musika esperimentala eta ekintza), “Taller espontáneo de pequeñas nadas” (kaleko ekintzak), “Fora do tempo” taldea (landa-guneetako ekintzak) eta “Ciegas con Pistola”, “Siempre por Detroit” eta “Blinden mit Pistolen” performanceko musika-taldeak. Lanean aritu da kale-antzerkiko “La Danaus” taldearekin, Olga Mesa, Martine Pisani, Amalia Fernández, Marisa Amor eta Elena Alonso koreografoekin, antzerki garaikideko Rodrigo García, Carlos San Martín eta Tomás Aragay zuzendariekin, eta Chus Domínguez dokumentalistarekin. Inprobisazioa lantzen duen musikari gisa, hainbat musikari eta dantzarirekin aritu da agertokietan, besteak beste, hauekin: Patricia Lamas, Africa Navarro, Chefa Alonso, Gunter Heinz, Vanesa Mackness eta Wade Matthews. Dadajazz (freejazz) eta Los Nadie (rock) musika-taldeetako kidea izan da. Soinu-arteari buruzko ikastaroak ematen ditu, hala haurrei nola helduei zuzenduta.
* OHOko ikasgai hau “Su-eten amaigabetik burkoen gerrara” izeneko tailerraren jarraipena izango da. Izan ere, Nilo Gallego tailer hori zuzentzen ari da, Azala sormen-gunean (Lasierra, Araba, www.azala.es), irailaren 27tik urriaren 1a bitartean, Krea-rekin lankidetzan (Gorputz Egoerak programan).