La Glorieta

by

La Glorieta Bulegoa Zenbaki Barik ekimenean eta Solokoetxe auzoko ingurumarietan martxoaren 9tik 15era bitartean egongo den proiektu bat da. Martxoaren 15ean, 12:00etan, jendaurreko topaketa bat izango da proiektuko parte-hartzaileekin; hona parte-hartzaileak zein diren: Espe López, Tomás Aragay, Chus Domínguez, Idoia Zabaleta eta Txubio Fernández de Jauregi.

La Glorieta zine-klub ibiltaria

Bulegoa z/b ekimenean duen lan-prozesuaren barruan, La Glorietak bere seigarren zine-klub ibiltaria egitea proposatu du. Proiektatuko diren filmen bidez, hausnarketa egin nahi da, fantasmagoria, fantasia, espiritualtasuna eta fikzioaren arteko elkarguneetan, errealitatera hurbiltzeko modua gainditzeko aukerei buruz.

Behin-behineko programazioa:

Asteartea, martxoaren 12a. 19:00: Juego de escena (Jogo de Cena) . Eduardo Coutinho (2007) 105 min.

Asteazkena, martxoaren 13a. 19:00: Mekong hotel. Apichatpong Weerasethakul (2012) 61 min, Mudanza. Pere Portabella (2008) 20 min.

Osteguna, martxoaren 14a. 19:00: Misterioso objeto al mediodía (Dokfa nai meuman). Apichatpong Weerasethakul (2000) 83 min.

La Glorieta

La Glorieta ikusten ez duten hori itsumustuka deskribatzen eta behatzen duten artisten topagune bat da. Gailu honek aukera ematen du errealitatea berriz ikusteko, begi pertsonal eta berezi bat pizteko. Dagoeneko ikusten ez dugun horri, egunero koadro lau eta ezdeus baten gisa agertzen den horri berriz begiratzeko. Begirada berriz pizteko, errealitatearen eta norberaren aurrean erabakigarria eta, beraz, kritikoa den begirada. Estrategia zeihar bat da, periferia eta fantasmagoria lantzeko, eta sortzeko ekintzaren aurrean dugun boterezko jarrera desegiteko.

Existitzen ez den hiri baten planoen gainjarpen bat da, plano horiek uzten dituzten aztarnak eta erregistro bideografiko batzuk erabiliz egina. Azkenik, La Glorieta zine-klub nomada bat ere bada.

La Glorieta Societat Doctor Alonsok abiarazitako proiektu bat da.
( http://www.doctoralonso.org )