ITZIAR OKARIZ: MATERIALAREKIN LAN EGITEA

by

  • Rufino Ocariz. Zirriborroa.

  • Rufino Ocariz. Zirriborroa.

Itziar Okariz. Materialarekin lan egitea (Trabajar con material) ikerketa-taldean parte hartzeko deialdia. 2022ko otsailaren 7tik 21era zabalik.

“Obsesioa da kapital intelektualaren modurik iraunkorrena.”
(Eve Kosofsky Sedgwick: Touching Feeling. Affect, Pedagogy, Performativity, 2003)

Ikerketa-talde batekiko topaketetan, Itziar Okarizek bere artxiboko materialak irekitzea eta zabaltzea proposatuko du, horietako asko euskarri zaharkituetan. Material batzuk baztertuta geratu ziren formalizazio-prozesu orok duen edizio-lanean, eta ez ziren jendaurrean aurkeztera iritsi. Ikerketa-taldeak material horiek –eskulturak, argazkiak, bideoak, audioak, marrazkiak– berriro behatzea eta haietaz pentsatzea proposatzen du, jatorrian gertatu ziren une eta egoera desberdinetatik.

Trabajar con material ikerketa-taldeak esploratuko du hiru hamarkadatan garatutako praktika artistikoan sortutako materialen bizitasuna. Ekonomia printzipio bereizgarritzat duen praktika bat da, zeinuen eta erreferentzien katalogo mugatu batean behin eta berriz errepikatzea eta itzultzea.

Ikerketa-taldean parte hartzea eskatzeko, idatzi bulegoa@bulegoa.org helbidera, datu pertsonalak, curriculum laburtua (orrialde bat, gehienez) eta motibazio-gutuna (200 hitz, gehienez) ere sartuta.

Ikerketa-taldea gehienez 10 pertsonak osatuko dute, eta 6 aldiz bilduko da 2022an.

Itziar Okariz artista da. Haren lanaren bereizgarria da subjektu gisa definitzen gaituzten ikurren ekoizpenari eta hizkuntzari buruzko ekintzak egitea. Egin dituen banakako erakusketen eta performanceen artean, hauek nabarmentzen dira: Las estatuas, Oteiza Fundazioa Museoa (2021); Shangaiko Bienala (2020); Perforado por, Sergio Pregorekin, Espainiako Pabiloia, 58. Veneziako Bienala (2019), Respiración y otros sonidos, Centre d’art la Panera, Lleida (2018); I Never Said Umbrella, Donostia-San Sebastián (2018); Una construcción…, CA2M Centro de Arte 2 de Mayo, Madril (2017); Itziar Okariz, Kunsthaus Baselland, Basilea (2017); DS, Ars Parcours, Art Basel, Basilea (2017); Oscuros como de noche, Galería CarrerasMúgica, Bilbo (2017); Diario de sueños. Septiembre, Galería etHall, Bartzelona (2016); Caja Negra/Cubo Blanco, CA2M Centro de Arte 2 de Mayo, Madril (2014); Outside of Black Box and White Cube, Keramikvonschaedler, Nendeln, Liechtenstein (2014); Irrintzi Repetition, Sesión 5. Sección Irregular, Mercat de les Flors, Bartzelona (2013); Un número de acciones determinadas, MUSAC, León (2013); Uno, uno, dos, uno, Galería CarrerasMúgica, Bilbo (2012); Contrarywise, Museo Picasso, Bartzelona (2010); Ghost Box, rekalde aretoa, Bilbo (2008).

Ikerketa-talde hau Elías Querejeta Zine Eskolak, KsiGuneren proiektuetarako laguntza batekin, bultzatzen duen Materialarekin lan egin: artista-artxiboak euskal testuinguruan ikerketa-proiektuaren parte da.