Irakurketa taldeak, OHO
Irakurketa kosmopolitikoak. Olatz González Abrisketa eta Susana Carro Ripalda
by
Bulegoa z/b ekimenak aurrera jarraitzen du Olatz González Abrisketak eta Susana Carro Ripaldak koordinatuta “kosmopolitika” terminoaren inguruan abiarazitako irakurketa-saioekin.“Kosmopolitika” terminoa Isabel Stengersek proposatu zuen 1996an, “mundu komunaren” edo “ondasun komunaren” edo “asmo onen” eta, beraz, ustezko mundu bakar hori ordezkatzeko ahots batzuek duten ahalmenaren existentzia ukatzen duen politika egiteko forma bat iradokitzeko.
Saioak 2 edo 3 orduko iraupena izango du. Koordinatzaileek sarrera egin ondoren, eztabaidari ekingo zaio, proposatutako irakurketa eta esparru-galdera batzuk oinarritzat hartuta: Zenbateraino da bideragarria proposamen kosmopolitikoa? Nola onartu eta sartu erabakiak hartzean kolektibo “ikusezinak” edo bestelako izakiak? Politika egiteko beste forma batzuk egon al dira?
2017ko maiatzaren 4rako proposatutako testua. Marisol de la Cadena (2010). “Indigenous Cosmopolitics in the Andes”. Cultural Anthropology, 25. lib., Issue 2, 334-370 or.
HURRENGO SAIOAK ETA TESTUAK:
2017ko ekainaren 1a. Mario Blaser (2016). “Is another cosmopolitics possible?” Cultural Anthropology, 31. lib., Issue 4, 545-570 or.
Parte hartzeko eta proposatutako testuak jasotzeko, idatzi hona: bulegoa@bulegoa.org
Susana Carro Ripalda (Bilbo, 1965) antropologoa da, eta irakaslea izan da Edinburgo, Glasgow eta Durham-go unibertsitateetan. Gaur egun, Bizkaia:talent programako ikertzailea da Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroan. Haren lanaren ardatza zientzia eta teknologia, bioetika, harreman interespezifikoak, pertsoneitatea eta erlazionalitatea dira, betiere nazioarteko ingurune konparatiboetan kokatuta (Mexiko, Brasil, India, Erresuma Batua eta Euskal Herria).
Olatz González Abrisketa (Bilbao, 1973) antropologoa eta UPV/EHUko irakaslea da. “Identitatea eta aldaketa soziala” taldeko ikertzailea da, eta gehienbat kirola eta generoa ditu aztergai. Txandaka lantzen ditu ekoizpen idatzia eta ikus-entzunezkoak, eta haren “Pelota Vasca: un ritual, una estética” liburua (2005) eta Jørgen Leth-ekin batera zuzendu zuen “Pelota II” filma (2015) nabarmentzen dira gehienbat. 2013an Bulegoa z/b ekimenarekin aritu zen lankidetzan, “Irakurketa perspektibistak” izeneko mintegian.
Biak elkarrekin zenbait irakurketa-talde antolatu dituzte antropologiako gaur egungo korronteak lantzeko, eta “La apertura ontológica de la antropología contemporánea” (2016) artikulua argitaratu dute.