EL CONTRATO, Eszenikoak
“Interpretazioerdiak edo nola azaldu dantza garaikidea hilda ez dagoen erbi bati”. BADco
by
Joseph Beuysen Nola azaldu margolanak hildako erbi bati performance historikoak (1965), azpi-izenburuan parafraseatutakoak, modu kontzeptualean egituratzen du pieza. Dantza garaikidearen definizioaren azpian dauden funtsezko ideia batzuei buruzko gogoeta koreografiko gisa agertzen da. Alabaina, era berean, aukera ematen digu geure buruari galdetzeko nola ikusiko litzatekeen dantza hori, ez ikusle edo interpretatzailearen ikuspegitik, lekuko diren objektuen eta gauzen ikuspuntutik baizik, horien egoera ‘naturalak’ lekuz aldatzen baitu gorputza bizidunen mundutik bizigabe dagoenaren kutxa beltzera.
Interpretazioerdiak edo nola azaldu dantza garaikidea hilda ez dagoen erbi bati (2010) AlhóndigaBilbaoko Auditorioan aurkeztuko da. Dantza lan hau EL CONTRATO erakusketako jardueren programan sartuta dago, 2014ko urriaren 2tik 2015eko urtarrilaren 11ra arte Bulego z/b ekimenaren eta AlhóndigaBilbaoren artean izan den lankidetza-proiektuan.
Informazio gehiago: www.alhondigabilbao.com
BADco (Zagreb, 2000) elkarlaneko performanceak egiten dituen talde bat da, eta Kroazian du egoitza. Honako hauek eratzen dute: Pravdan Devlahović, Ivana Ivković, Ana Kreitmeyer, Tomislav Medak, Goran Sergej Pristaš, Nikolina Pristaš, Lovro Rumiha eta Zrinka Užbinec. Hasieratik bertatik, sistematikoki aztertu ditu jarduteko protokoloak, eta performancearen eta entzuleen artean sortzen diren harremanak berriz eratzeko prozesua. Azken hamabi urteotan, BADcok hemeretzi performance eta hamar proiektu aurkeztu ditu. Lan bakoitzak aldaketa nabarmena ekartzen du, espazioaren eta tartean sartutako jendearen arteko harremanetan, eta, horren ondorioz, egoera berria sortzen da beti.