Hamahirugarren ikasgaia: “‘Concern’ da eta ez kezka: egiteaz eta egindakoaz”. Rivet

by

1931n, Alfred North Whiteheadek concern nozioa hartu zuen berriz, kuakeroek erabiltzen zuten moduan, subjektu eta objektuaren arteko harreman dinamikoa, zirikatzailea eta aldakorra irudikatzeko. Aipamen horri esker, Whiteheadek harreman sentikorrak proposatu zituen esperientziako egituraren oinarritzat, abstrakzioaren ariketaren bidez baizik kognitiboki ezin zehatz daitezkeenak. Concern kontzeptuak ezegonkortu egiten du subjektu/objektu eta ezagutzaile/ezagutuaren artean finkatutako baliokidetasuna. Gertakizun horretan, subjektua ez da egonkorra, objektua ez da iraunkorra, eta efektuak probokazioen ondorioa dira beti. Hala, entitateen arteko ezagutza ez da ezinbestez gizakiengana murrizten.

‘Concern’ da eta ez kezka: egiteaz eta egindakoaz saiakeraren irakurketa kolektiboa izango da. Kultura bisualetik eta artetik ateratako hiru kasu garaikide agertuko dira bere alde, egitea eta egindakoa den horretaz dugun ulermena iraultzeko, dinamizatzeko edo kritikoki aztertzeko. Era horretan, eskema dinamikoak sortu nahi dira, horien barruan gogoeta artistikoaren hizketa sustatzeko.

Tailer honek zerikusia du Rivet-ek oraintsu argitaratu duen Thinking About It liburuarekin (Archive Books, 2014). Whiteheaden testua da erreferentzia nagusia, eta egile hauen ekarpenak ditu: Janine Armin, Audrey Cottin, Sarah Demeuse & Manuela Moscoso, Brian G. Henning, Ajay Kurian & Larissa Harris, eta Jonas Zakaitis. Rivet-en sortzailekidea den Manuela Moscoso izango da tailerreko moderatzailea. Tailerra egin baino lehen, Whiteheaden “Objects & Subjects” testua banatuko da, aurrez irakurri ahal izateko.

Saioa 11:00etatik 13:30etara izango da. Parte hartu eta hautatutako bibliografia jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org

Tailerra 13:30etan amaitu eta gero, Manuela Moscosok Thinking About It liburua aurkeztuko du.

Rivet
Epe luzeko lana ekartzen du Rivet-ek, artistekin batera hazten joatea. Manuela Moscosok eta Sarah Demeusek eratzen dute. Itxura ugari har dezakete beren proiektuek: ekitaldiak, irakurketak, tailerrak, erakusketak, argitalpenak, telefono edo Skype bidez hitzaldiak, edo guztien arteko konbinazioa. New York eta Sao Paulo hirietatik aritzen dira gehienbat. Toki hauetan riveteatu dute: Vitoria-Gasteiz (Mockup, Artium), Gante (Esta Puerta Pide Clavo, Tatjana Pieters Gallery), Beirut (We are QQ, 98weeks), New York (Resonance, Goethe Institut, Resonance and Repetition, Elizabeth Foundation for the Arts) eta Stavanger eta Los Angeles (The Wilson Exercises, Rogaland Kunstsenter eta RedCat). Bestalde, leku hauetan egin dituzte irakurketak edo solasaldiak: Mexiko, Lima, Buenos Aires, Rio de Janeiro eta Sao Paulo eta New York. 2010. urtetik, argitalpenen proiektu bat dute abian Project Projects diseinu-bulegoarekin, eta, gaur egun, Daniel Steegmann Mangrané artistari buruzko monografiko bat prestatzen ari dira. Errematxearen egoitza iraunkorra hemen dago: http://rivet-rivet.net