Beste egonaldi-modalitate batzuk
GARI ARAMBARRI + GIN RO: DESEMBOCADURA INCIERTA
by
Gari Arambarri eta Gin Ro gonbidapen bidezko egonaldi batean egongo dira abuztuan. Egonaldian egindako lanaren emaitza 2024aren amaiaren aurkeztuko dute.
DESEMBOCADURA INCIERTA
Paul Valéryk urmaelak aipatzen ditu abiaburu gisa. Guretzat ur-gorputzak espazio kontzeptual eta fisiko bat dira, eta zentzua bilatzeko abiaburua izan daitezke.
Testuinguru arloko desberdintasunen barruan, batzen gaituzten antzekotasunetatik lan egin nahi dugu. Gure memorian beti agertzen da urarekiko hurbiltasuna, hainbat arrazoirengatik. Ibai bat baliagarria izan daiteke orientatzeko, nonbait isurtzen baititu urak. Galduta zaudenean puntu horretara jo ahal zara, beste toki batera biratzeko edo inguruan hazteko.
Batzuetan, esaterako, Euskal Herriko paisaian, ura ohiko elementua da, eta ibaia, itsasoa eta beste ur-gorputz batzuk hartzen ditu barne. Mexiko Hirian, adibidez, ura forma materiala izatetik irudizko forma izatera igaro da, hirian egon ziren eta memoria kolektiboan dauden ibaiei dagokienez.
Gure praktika artistikoa hasierako puntu mugikor bat da, sigi-saga doan ibai bat, ibai-aho ezezaguna duena. Desorientazioa etengabe agertzen da, eta bilaketa da orientazio posible bakarra.
Gloria Anzaldúaren arabera, nahuatlezko nepantla hitzak bi ur-masen arteko espazioa izendatzen du, bi munduren arteko espazioa, alegia. Espazio mugatua da, bertan ez baitzara ez gauza bat ez bestea, aldaketa-prozesuan baitzaude.
Horrela, gailu lokalizatzaile batzuk egin nahi ditugu, orientazio desorientatuko ariketa bat egiteko. Gailu horiek mapa, deriba eta beste lan-prozesu batzuen bidez gara daitezke. Prozesu horren barruan, elkarguneak eta orientazioak erraztuko dituzten pieza batzuk egingo dira.
Gari Arambarri (Azkoitia, 1997) eta Gin Ro (Mexiko Hiria, 1986) artistek 2021ean BilbaoArte Fundazioan izandako egonaldi batean ezagutu genuen elkar, eskaileretan behera gindoazela.
Eskuzko, ehunezko eta filmeko prozesuak interesatzen zaizkigu. Erakusketa-gunea partekatu dugu BilbaoArte Fundazioan eta Art Emergent Sabadell 2022an. Biok lantzen ditugun gaien artean historia, memoria, paisaia eta keinuak daude.